Arraun Elkarteak hiru sari jaso ditu Gipuzkoako arraunaren galan
Atzo arratsaldean Gipuzkoako Arraunaren XII. Gala egin zuten Donostiako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan. Hondarribia Arraun Elkarteak hiru sari jaso zituen bertan, denboraldi bikaina biribiltzeko. 2012ko aulki mugikorreko ontzi onena, Gipuzkoako Traineru Txapelketako txapelduna eta TKE San Miguel Ligako Gipuzkoako lehen trainerua izateagatik saritu dute Hondarribiko taldea. Ekitaldira Arraun Elkarteko zenbait arduradun eta arraunlari eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta izan ziren.
Atzo arratsaldean Gipuzkoako Arraunaren XII. Gala egin zuten Donostiako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan. Hondarribia Arraun Elkarteak hiru sari jaso zituen bertan, denboraldi bikaina biribiltzeko. 2012ko aulki mugikorreko ontzi onena, Gipuzkoako Traineru Txapelketako txapelduna eta TKE San Miguel Ligako Gipuzkoako lehen trainerua izateagatik saritu dute Hondarribiko taldea.
Ekitaldira Arraun Elkarteko zenbait arduradun eta arraunlari eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta izan ziren.