Anorexia eta bulimiaren inguruan familia sentsibilizatzeko solasaldia antolatu du Acabe-k
Gipuzkoako Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkarteko –ACABE– Garbiñe Agirre koordinatzaileak, Maite Cruzado Ongizate zinegotziarekin batera, hilaren 20ean izango den hitzaldi-solasaldiaren inguruko xehetasunak jakitera eman ditu gaur goizean. Elikadura osasuntsua, jarrera arriskutsuak eta elikadura jarreren nahasmenak. Zer egin dezake familiak? izenburupean garatuko da solasaldia, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etan hasita. Mari Jose Arruti psikologo berezituak eta Arantza Lorenzo elikaduran aditua eta psikologoak emango dute hitzaldia. Ireki Begiak ACABE elkartearen programaren baitan kokatutako ekimena da, eta neska gazte eta emakumeen gurasoak sentsibilizatzea eta adi egotea du helburu.
Gipuzkoako Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkarteko –ACABE– Garbiñe Agirre koordinatzaileak, Maite Cruzado Ongizate zinegotziarekin batera, hilaren 20ean izango den hitzaldi-solasaldiaren inguruko xehetasunak jakitera eman ditu gaur goizean. Elikadura osasuntsua, jarrera arriskutsuak eta elikadura jarreren nahasmenak. Zer egin dezake familiak? izenburupean garatuko da solasaldia, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etan hasita.
Mari Jose Arruti psikologo berezituak eta Arantza Lorenzo elikaduran aditua eta psikologoak emango dute hitzaldia. Ireki Begiak ACABE elkartearen programaren baitan kokatutako ekimena da, eta neska gazte eta emakumeen gurasoak sentsibilizatzea eta adi egotea du helburu.