Jone Uria nagusitu da Xenpelar Sarietan
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre hartu zion, batik bat 9ko txikian oso fin ibili zelako bizkaitarra. Mutilak eta gipuzkoarrak nagusi izan ziren finalean, neska eta bizkaitarra nagusitu zen. Uria eta Aizpuruarekin batera lehiatu zuten Gorka Maiz (Gabiria, Gipuzkoa), Aitor Urbieta (Zarautz, Gipuzkoa), Peio Ormazabal (Arrigorriaga, Bizkaia) eta Unai Gaztelumendi (Añorga, Gipuzkoa). Antolatzaileek nahi baino ikusle gutxiago azaldu zen finalean, baina Errenteria Hiria Kulturgunea erdiraino bete ahal izan zuten. Hurbildu zirenek, ordea, maila handiko bertsoak entzuteko aukera izan zuten. Txapela Xabier Euzkitzek jarri zion Uriari. Euzkitzek berak omenaldia jaso zuen finalean. Bi urtean behin antolatzen den txapelketan aurreko urteetan garaile izan zirenak omentzen dituzten, eta Euzkitzek 1983 eta 1984an jantzi zuen txapela. Era berean, euskal makila jaso zuen oroigarri gisa, eta hiru bertso bota zituen eskerrak emanez. Plazetako bertsolaritza aspaldi utzi arren, bertsotan ederki aritzen dela erakutsi zuen.
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre hartu zion, batik bat 9ko txikian oso fin ibili zelako bizkaitarra.
Mutilak eta gipuzkoarrak nagusi izan ziren finalean, neska eta bizkaitarra nagusitu zen. Uria eta Aizpuruarekin batera lehiatu zuten Gorka Maiz (Gabiria, Gipuzkoa), Aitor Urbieta (Zarautz, Gipuzkoa), Peio Ormazabal (Arrigorriaga, Bizkaia) eta Unai Gaztelumendi (Añorga, Gipuzkoa).
Antolatzaileek nahi baino ikusle gutxiago azaldu zen finalean, baina Errenteria Hiria Kulturgunea erdiraino bete ahal izan zuten. Hurbildu zirenek, ordea, maila handiko bertsoak entzuteko aukera izan zuten.
Txapela Xabier Euzkitzek jarri zion Uriari. Euzkitzek berak omenaldia jaso zuen finalean. Bi urtean behin antolatzen den txapelketan aurreko urteetan garaile izan zirenak omentzen dituzten, eta Euzkitzek 1983 eta 1984an jantzi zuen txapela. Era berean, euskal makila jaso zuen oroigarri gisa, eta hiru bertso bota zituen eskerrak emanez. Plazetako bertsolaritza aspaldi utzi arren, bertsotan ederki aritzen dela erakutsi zuen.