Baserritar jantzien erakusketa dago Torrekuan
Iraultza dantza taldeak baserritar jantzien erakusketa prestatu du beste behin Torrekuan. Hamabost jantzi ikus ahal izango dira, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierakoak. Hamabost jantzi egongo dira jarrita, hamar emakume eta bost gizon. Irauntzak ...
Iraultza dantza taldeak baserritar jantzien erakusketa prestatu du beste behin Torrekuan. Hamabost jantzi ikus ahal izango dira, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierakoak. Hamabost jantzi egongo dira jarrita, hamar emakume eta bost gizon.
Irauntzak gogorarazi duenez, jantzi horiek, hala nola, San Tomas Egunean janzten zituzten, herrira, errentak ordaintzera jaisten zirenean.
Torrekua arratsaldez egongo da irekita, astegunetan, 17:30etik 20:00etara, eta asteburuan, 17:00etatik 20:00etara.