Basanoagako igogailuetako obrak bukatzea adostu dute
Gaur goizean akordioa sinatu du Julen Mendoza alkateak Basanoagako igogailuan (Kaputxinoak) lanean aritu diren UTE eta hornitzaileekin. Akordioan zehaztu dutenez, datozen egunetan jarraituko duten lanekin, eta bertan dagoen garabia kenduta, hornitzaile...
Gaur goizean akordioa sinatu du Julen Mendoza alkateak Basanoagako igogailuan (Kaputxinoak) lanean aritu diren UTE eta hornitzaileekin. Akordioan zehaztu dutenez, datozen egunetan jarraituko duten lanekin, eta bertan dagoen garabia kenduta, hornitzaileek lanak bukatzeko konpromisoa hartu dutela zehaztu du Errenteriako Udalak. Lanak atzerapenarekin doaz, udaberrirako bukatzea espero baitzuten. Igogailu horrek Basanoaga eta Versalles kaleak elkartuko ditu.