68 gizon bat hil da amiantoak eraginda
Euskadiko CCOOk jakinarazi duenez, 68 urteko errenteriar bat hil da amiantoak eragindako minbizia baten ondorioz. Gaineratu duenez, 70eko hamarkadan Paisan lan egin zuen, eta bertan eduki zuen harremana amiantoarekin. CCOOren arabera, 2012an 27 lagun h...
Euskadiko CCOOk jakinarazi duenez, 68 urteko errenteriar bat hil da amiantoak eragindako minbizia baten ondorioz. Gaineratu duenez, 70eko hamarkadan Paisan lan egin zuen, eta bertan eduki zuen harremana amiantoarekin. CCOOren arabera, 2012an 27 lagun hil dira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, amiantoak eragindako gaitzen batek eraginda.
Gaixotasuna diagnostikatu ziotenenean, medikuek gaixotasun profesionala izango zen zalantza zeukaten, baina duela hilabete batzuk aitortu zioten. Errenteriarrak ere salaketa bat jarri zuen Ecros enpresaren kontra, Paisaren jabea, eta kalte ordainak eskatu zizkion.