Xabi San Sebastianek ‘Erraiak’ diskoa aurkeztuko du
Xabi San Sebastian musikari donostiarrak Erraiak diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Errenteria-Oreretan. Azken lau urteetan berarekin agertokiz agertoki ibili den bandarekin batera joko du, 22:30etik aurrera, De Cyne Reyna tabernan. Sentimenduetan, ...
Xabi San Sebastian musikari donostiarrak Erraiak diskoa aurkeztuko du hilaren 13an, Errenteria-Oreretan. Azken lau urteetan berarekin agertokiz agertoki ibili den bandarekin batera joko du, 22:30etik aurrera, De Cyne Reyna tabernan.
Sentimenduetan, “erraietan”, murgilduko da San Sebastian disko horretan. “Gure barruan, erraietako mundu horretan, bihozkada, gobernatuko ezinezko sentimenduak eta gure animali izatearen esentzia gordetzen dira”, adierazi du.
Musikari aplikatuta, “doinu aberatsak, erritmikoak, abesti gihartsuak, riff erakargarriak…” bildu ditu musikari donostiarrak lan horretan. Diskoa bederatzi kantuz osatuta dago, eta musika taldearen “inplikazio berezia” izan duela aurreratu du.
Kontzertua doakoa da, eta beraz, herritar guztiak animatu dituzte, “trago bat hartzearekin batera”, Xabi San Sebastian Banden erraien erritmoak entzutera.