San Nikolas Txikiari kantuan
Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Ikastetxeko ikasleak maindirea hartu eta kalez kale ibili ziren atzo San Nikolas Eguna ospatzen. Herritarrek behin eta berriz entzun zuten San Nikolas txikia, gure ganbaran hazia, gure ganbaran zer dago andre Jua...
Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Ikastetxeko ikasleak maindirea hartu eta kalez kale ibili ziren atzo San Nikolas Eguna ospatzen. Herritarrek behin eta berriz entzun zuten San Nikolas txikia, gure ganbaran hazia, gure ganbaran zer dago andre Juana Maria dioen kantua. Kantatu eta gero, indarrak hartu zituzten. San Nikolas kantua abestearen truke jendeak mandarinak, intxaurrak eta udazkeneko fruituak bota baitzizkieten balkoietatik.