Palavecinok eta Rodriguezek bigarren dan-a lortu dute
Joan den larunbatean Ander Palavecino eta Jon Rodriguez Ama Guadalupekoa taldeko judokek 2. dan-a lortu zuten, Euskadiko Federazioaren epaimahaiaren aurrean egindako probaren ondoren. Helburua gauzatzeaz gain, erakutsitako maila teknikoagatik zoriondu zituzten bi hondarribiar gazteak. Hurrengo egunean, igandean, Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa egin zuten. Nesketan, Lidia Yarzak urrea eskuratu zuen eta Amaia Curielek brontzea. Mutiletan Aritz Sagarzazuk zilarra lortu zuen, 60 kiloetan. Hiru kirolari horiek eta Ander Palavecinok Euskadiko txapelketan parte hartzeko sailkatzea lortu zuten. Hilaren 16an egingo dute Helduen Mailako Euskadiko Judo Txapelketa, Hernaniko udal kiroldegian. Pisu eta lurralde bakoitzeko (araba, Bizkai eta Gipuzkoa) hamalau kirolari lehiatuko dira bertan.
Joan den larunbatean Ander Palavecino eta Jon Rodriguez Ama Guadalupekoa taldeko judokek 2. dan-a lortu zuten, Euskadiko Federazioaren epaimahaiaren aurrean egindako probaren ondoren. Helburua gauzatzeaz gain, erakutsitako maila teknikoagatik zoriondu zituzten bi hondarribiar gazteak.
Hurrengo egunean, igandean, Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa egin zuten. Nesketan, Lidia Yarzak urrea eskuratu zuen eta Amaia Curielek brontzea. Mutiletan Aritz Sagarzazuk zilarra lortu zuen, 60 kiloetan.
Hiru kirolari horiek eta Ander Palavecinok Euskadiko txapelketan parte hartzeko sailkatzea lortu zuten. Hilaren 16an egingo dute Helduen Mailako Euskadiko Judo Txapelketa, Hernaniko udal kiroldegian. Pisu eta lurralde bakoitzeko (araba, Bizkai eta Gipuzkoa) hamalau kirolari lehiatuko dira bertan.