Gari Garaialde: “Kartzeletako bidaien sentsazioak jaso nahi nituen”
Edo! argitaletxearen estraineko lana da Zu ikusteko bidean argazki liburua eta, era berean, Irunen bizi den Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren lehenengoa ere bada. 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara Mirentxin furgonetan egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu. Presoen senideak eramateko buluntario talde batek furgoneta erosi zuen eta Mirentxin izena jarri zioten. Garaialde gidari bezala aritu zen, eta atsedenaldietan argazkiak ateratzen zituen, “sentsazioak jasotzeko”. Sentsasio horiek liburu bihurtu dira orain, eta bihar arratsaldean aurkeztuko du Ahotsenean, Durangoko Azokan. Lehenengo liburua duzu. Prozesu osoa zure eskuetan izan duzu: Ideia zurea zen, argazkien aukeraketa ere… Nolako esperientzia izan da? Polita. Batez ere prentsarako lan egiten dudanez, orain arte nire lana izan da argazkiak atera eta sailkapen bat egitea, baina azken erabakia beti beste baten esku zegoen. Libururako goitik behera, neurria, azala, tituloa hitzak… nik erabaki dut. Lana izan da, baina oso interesgarria. Zer da liburuan azaldu nahi izan duzuna? Berez bilatu nuena, egindako lanak liburuan bukatuko zuela jakin aurretik, jendea ezagutzea zen, beren sentsazioak ezagutzea. Bidaiak egiten hasi nintzen eta kuriositateak bultzatuta hasi nintzen argazkiak ateratzen. Bidaia zer zen, monotonia… hori jaso nahi nuen, eta libururako hori izan da trasmititzen saiatu naizena, sentsazio horiek. Eta lortu duzu? Esan nahi dut, [...]
Edo! argitaletxearen estraineko lana da Zu ikusteko bidean argazki liburua eta, era berean, Irunen bizi den Gari Garaialde argazkilari hondarribiarraren lehenengoa ere bada. 2005 eta 2009 urteen artean Herrera de la Manchako kartzelara Mirentxin furgonetan egindako bidaietan ateratako argazkiak bildu ditu. Presoen senideak eramateko buluntario talde batek furgoneta erosi zuen eta Mirentxin izena jarri zioten.
Garaialde gidari bezala aritu zen, eta atsedenaldietan argazkiak ateratzen zituen, “sentsazioak jasotzeko”. Sentsasio horiek liburu bihurtu dira orain, eta bihar arratsaldean aurkeztuko du Ahotsenean, Durangoko Azokan.
Lehenengo liburua duzu. Prozesu osoa zure eskuetan izan duzu: Ideia zurea zen, argazkien aukeraketa ere… Nolako esperientzia izan da?
Polita. Batez ere prentsarako lan egiten dudanez, orain arte nire lana izan da argazkiak atera eta sailkapen bat egitea, baina azken erabakia beti beste baten esku zegoen. Libururako goitik behera, neurria, azala, tituloa hitzak… nik erabaki dut. Lana izan da, baina oso interesgarria.
Zer da liburuan azaldu nahi izan duzuna?
Berez bilatu nuena, egindako lanak liburuan bukatuko zuela jakin aurretik, jendea ezagutzea zen, beren sentsazioak ezagutzea. Bidaiak egiten hasi nintzen eta kuriositateak bultzatuta hasi nintzen argazkiak ateratzen. Bidaia zer zen, monotonia… hori jaso nahi nuen, eta libururako hori izan da trasmititzen saiatu naizena, sentsazio horiek.
Eta lortu duzu? Esan nahi dut, argazkilaria zarela, eta itzalak, koloreak, tonoak… inprentako paperera hori pasatzea ez dela erraza.
Betiko kezka da. Gainera ni ohituta nago nire argazkiak egunkarian ikusten, eta ezin duzu kontralatu nola argitaratuko diren. Horregatik kezka nuen. Gainera, inpresioa zuri beltzean nahi nuen egin, argazki batzuk zikinak direlako, granodunak, baina koloretan egin behar izan dugu. Beldurra nuen, baino nahiko ondo geratu da.
Hori izan da zuk kontrolatu ez duzun prozesuko atal bakarra, inpresioa.
Egia. Egun batean inprentara joan nintzen proba bat ikustera. Gutxi gorabehera ondo zegoen, baina tonoak ez guztiz ondo, eta ‘nahiago pixka bat horrela’ esan nien, beraiek ‘ideia hartu dugu’ esan zidaten, eta hortan gelditzen zara. Zuri beltzeko argazkiak koloretan botata kezka baduzu, sekula ez dakizulako tono neutro hori aterako den edo koloreren batera eskapo egingo duen, baina, ez, orokorrean oso gustora geratu naiz.
Larunbatean aurkeztuko duzue liburua, Durangoko Ahotsenean. Nolako aurkezpena pentsatu duzue?
Donostiako Kaxildan aurkeztu genuen aurreko astean baina bai, larunbatean (bihar) Ahotsenean aurkeztuko dut. Liburuaren eta Edo! argitaletxearen aurkezpena izango da eta Edo!-ko norbait eta ni izango gara bertan. Seguraski bideotxo txiki bat botako dut eta gero aurkeztuko dut liburua, eta bertan erosteko aukera izango da. Edo!-k ez du standik izango azokan baina aurkezpenean liburuak salgai izango dira. Gehiegi etortzen ez badira sinatu, sinatu beharko dugu —barre egin du—.
Bestela non erosi daiteke?
Irunen Moskun, Hazia tabernan eta Kabigorrin. Eskualdetik kanpora, Donostian Kaxildan, Bilbon Anti liburudendan, Gasteizen Zuloan eta Iruñean La Hormiga Atomican. Eta badakit beste lauzpabost herrietan badagoela.