Arrasateko akordeoi lehiaketan izango dira Lezoko ikasleak
Arrasateko akordeoi lehiaketan izango dira Lezoko ikasleak
Asteburu honetan, hilaren 7tik 9ra bitartean egingo dute Arrasateko Akordeoi Lehiaketaren XXXVIII. aldia, eta Tomas Garbizu Musika Eskolako bost akordeoi ikaslek hartuko dute parte.
Ibai Olaziregi, Intza Apezetxea, Nerea Intxausti, Imanol Iribar eta Asier Fernandez izango dira Arrasaten lehiatuko direnak, eta etzi izango dira, zehazki, parte hartzen.
Akordeoi ikasketak bultzatu
Hauspoz elkartea dago Arrasateko akordeoi lehiaketaren atzean, eta orain 38 urte lehiaketa antolatzen hasi zenean akordeoi ikasketak bultzatzea zuen helburu.
Hiru maila bereizi dituzte. Haur Mailan, hamahiru urte arteko haurrak arituko dira; Gazte Mailan, hamalau eta hamazazpi urte arteko gazteak lehiatuko dira; eta Senior Mailan, azkenik, 18 urtetik gorakoak. Guztira 350 lagun bilduko ditu lehiaketak.