Bidasoa ibaiaren egoera «txarra» salatzeko eta horren inguruan kontzientzia pizteko asmoz, erakusketa antolatu dute Bidasoa dragatzearen aldeko elkarteek hilaren 29rako. Ibaiaren egoera zein den erakusten duten irudiak bilduko dituzte Zabaltza plazan, eta bide batez, dragatzearen aldeko sinadura bilketa ere egingo dute. Elkarteek salatutakoaren arabera, “Bidasoa ibaiaren Irungo zatia ez da azken hiru hamarkadetan dragatu”, eta horrek ibaiaren zero kota hainbat metro igotzea ekarri du. Zenbait lekutan oinez ere pasa daitekeela gaineratu dute, eta beraz, “ur zaparrada handi batek uholdeak eragingo lituzke Irungo eremu zabal batean”, elkarteen arabera. Uztailetik lanean Iragan uztailean aurkeztu zuten Bidasoa dragatzearen aldeko ekimena Behobia-Bidasoa Bizilagun elkarteak, Behobiako Merkatarien Elkarteak, Irun-Oiasso 2000 Auzo Elkarteen Federazioak, Behobia Kirol Klubak, Santiagotarrak-ek eta Irungo Hiritar Foroak. Sinadura bilketa abiatu zuten orduan elkarte horiek.
Euskal Herriko Kluben Arteko Kopako norgehiagoka hartu zuen Azken Portu kiroldegiak iragan asteburuan. Bidasoa XXI klubeko igerilariak, bertan lehiatzeaz gain, emaitza ezin hobeak eskuratu zituzten 26 proba irabazi zituztelako. Guztira, 44 lehiatan izan ziren. Horiek horrela, nesken artean Ilune Gorbea, Itxasne Lebon, Ane Saseta, Irati Mendia eta Marina Legasa irabazle suertatu ziren hainbat kategoriatan. Mutilen artean ere, hainbat mailatan honakoak garaile izan ziren: Markel Alberdi, Rufino Regueira, Yerai Lebon, Andres Dominguez, Ion Mujika eta Iñaki Salaberria.
Abenduaren 26a, datorren asteazkena, Xanisteban Eguna da. Egunean zehar, hainbat ekitaldi izango dira: Goizean, Lartaun Txistulari Taldea biribilketak joaz ibiliko da herriko kaleetan. Kale ekintza berezia izango da Doneztebe plazan, 17:00etan. Olentz...
Bi porroten ondoren, joko onera itzultzea lortu du Irun RTk eta Nafarroako Baztan RTren aurka garaile izan zen iragan asteburuko jardunaldian. Baztan RT bortizki aritu zela erasoan adierazi dute beltzek, eta borroka horren ondorioz, txartel gorriarekin...
Gipuzkoako EGI Euzko Gaztedi taldeak sostengua adierazi die gazte auzipetuei. Hauxe da kaleratu duen oharra: “Lehenik eta behin gure babesa helarazi nahi diegu auzipetuei, injustizia bat iruditzen zaigulako prozesu judizial hau. Espainiako justiziak irizpide politikoak lehenetsi dituela uste dugu, beharrezkoak diren neutraltasuna eta zorroztasuna alde batera utziz. Beraz, Segiko kide hauei egozten zaien delitu bakarra gazte mugimenduko kidea izatea baldin bada, euren askatasuna eskatzen dugu ezbairik gabe. Hala ere, ez dugu gazte hauen askatasuna eskatzen duen testua sinatu, bertan egiten den balorazio politikoarekin ez gaudelako ados. Idatzi honetan, Segik azken urteotan izan duen erantzukizuna ez du onartzen eta, bestela ere, Segik erakunde bezala desagertu aurretik ere ez zuen inoiz autokritikarik egin. EGIkideok esperantzaz eta ilusioz jaso ditugu ezker abertzaleak bakearen alde egin dituen urratsak. Hala ere, geroa eraikitzeko azken hamarkadetan gertatutakoa ezin da ahaztu eta amnesia selektiborik ez dugu onartuko. Beharrezkoa dugun elkarbizitza oinarri sendoekin eraiki nahi dugulako hartzen dugu posizio hau. Horregatik, Gipuzkoako EGIk Espainiako epaileei inpultso politiko gabeko epai zuzena egitea eskatzen diegun bezalaxe, Segiri ere euren erantzukizuna onartu eta autokritika egiteko gonbitea luzatzen diegu, abertzaleon arteko lankidetza baldin badute helburu gisa behintzat”.
Beti Prest Dantza Elkarteak Plazara ekimena antolatu du biharko (larunbata). Herriko dantzak eta kantak uztartuz egingo dute ekimena, Herriko Enparantzan, eta herriko erraldoi Xanti eta Maialenek bertan parte hartuko dute. Bi taldetan banatuko dira dan...
Etzi, 19:30ean,Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrak eta Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek Gabon Kontzertua emango dute, Fatimako Andra Mari elizan. Andra Mari Abesbatzaren haur, nerabe eta gazte koruek Imanol Elizasuren zuz...
Ikust Alaia liburutegiak jakinarazi duenez, hilaren 26tik otsailaren 3ra bitartean ikasgelaren ordutegia zabalduko du. Unibertsitateko ikasleek azterketa garaiari helduko diotenez, horien eskariari erantzutea da helburua. Hala, astelehenetik ostiralera...
Hondarribiko Udalbatzak 2013 urteko aurrekontua onartu zuen atzo goizean egindako osoko bilkuran. 16.098.119 euroko kontuak onartu zituzten, eta udal talde guztiek alde bozkatu zuten, Bilduk ezik —abstenitu egin zen—. Aitor Kerejeta alkateak kontuak eztabaidatzeko bileretan jasotako ekarpenak eskertu zituen, eta bilera horietan “denen lehen helburua ongizatea izan dela” nabarmendu zuen. Zerbitzuen atala ere aipatu zuen alkateak, “lanpostuak mantentzeko eta ekonomia sortzeko” bide bezala. Diru sarrerei buruz, Kerejetak azaldu zuen “oso zuhurrak” izan direla, eta gogorarazi zuen “tasak eta zergak urtero %2,5 igo direla, baina bizitza askoz gehiago garestitu dela”. Udalak 2013an lanerako hiru ardatz nagusi izango ditu, alkatearen arabera: 50 urte baino gehiagoko etxeetan egin beharreko azterketak, Muliaten beste 75 etxebizitza eraikitzeko proposamena, eta Zubieta-Urdanibia eremua. Azken hori “mugitzeko” beharra azaldu zuen, “beste erakundeek gauza bera egiteko asmoa agertu dutelako”. Astean zehar udal gobernua oposizioarekin elkartu da eta hasierako proposamenean hainbat aldaketak adostu dituzte. Hala, osoko zuzenketak ez ziren aurkeztu, eta hiru taldek bakarrik aurkeztu zituzten emendakin partzialak. Horietatik hamar onartu zituzten, sei Bildurenak, hiru PSE-EErenak eta Hamaikabatek aurkeztutako bakarra. Adostasun handia Aurrena sozialisten udal taldeak aurkeztutako bederatzi emendakinak eztabaidatu zituzten, “epe motzeko beharrak betetzeko proposamenak”, Iosu Alvarezen esanetan. 100.000 euroko bi partida proposatu zituzten, bat enplegua sustatzeko eta beste [...]
Hondakin Batzordeak lanean jarraitzen du, eta bosgarren bilera egingo dute hilaren 27an. 19:00etan izango da Merkatuzarren. Gaiak duen garrantzia ikusita, herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Javi Villanuevak irabazi zuen iragan asteburuan Hondartza kiroldegian jokatutako Euskadiko 2012ko Squash Masterra. Alberto Ferreirok bigarren postua eskuratu zuen eta David Marinek, hirugarrena. Hondartza kiroldegiak Euskadiko Squash Masterra hartu zuen abeduaren 15ean. Guztira, zortzi jokalari aritu ziren nor baino nor lehen postua lortzeko. Hala, 12 partida eta 45 joko egin zituzten denera squas jokalariek. Antolatzaileek adierazi dutenez, “partidak erakargarriak eta lehia handikoak izan ziren”. Sailkapena ondokoa izan zen: 1. Javi VIllanueva 2 . Alberto Ferreiro 3. David Marin 4. Oscar Riguera 5. Aitor Yanguas 6. Harriet Arenza 7. Liam Kane 8. Karlos Garcia
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak hitzarmena dute, Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko. Egitasmo horren barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egien dieten eskaintza berezia. Merkatari eta ostalariei merkealdia euskaraz iragartzeko deia egin diete beste behin. Merkealdiari lotutako idatzizko oharrak euskaraz izateko, honako zerbitzuak eskaintzen ditu Ttur-tturrek, doan: Merkealdia idatzita duten tirak, eskaparaterako. Eskaintzak idatzita duten kartelak. Lehen/Orain txartelak, prezio zaharra eta berria adierazteko. Ehunekoen txartelak: %50, %30… Jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzen dute, eta zuzenketak ere egiten dituzte. Baleak egiteko talonarioak. Fakturak, albaranak, ordainagiriak… egiteko talonarioak. Zerbitzu horiek gogorarazteko eta eskaerako jasotzeko, Ttur-tturrek gutunak bildatzen dizkie merkatariei. Hala ere, gerta liteke norbaitek gutun hori jaso ez izana. Edota gutuna jaso, eta eskaerarik egin ez izana. Oraindik horiek ere garaiz dabiltza. Informazio gehiago eskatzeko, edo eskaerak egiteko, Ttur-tturrekin jarri behar duten harremanetan interesdunek: Fermiñene Etxeko 1. solairuan (Aialde kalean), 943 26 01 82 telefono zenbakian, edota merkatariostalari.tturttur[abildua]gmail.com helbide elektronikoan.
San Tomas eguna ospatzen ari dira gaurko egunean Euskal Herrian, eta Irunen ere. Txistorra eta sagardoa lagun, jende andana bildu da Urdanibia plazako ferian. Txapelketetarako tartea ere izan da goizean, eta dagoeneko, San Tomas azokako irabazleak zeintzuk izan diren jakitera eman du Irungo Udalak. Fruitu eta barazki lehiaketari dagokionez, Maria Guadalupe Etxebeste Ugartek jaso du lehen saria. Plakaz gain, 150 euro jaso diu Etxebestek. Bigarren saria aldiz, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletak jaso du eta horrekin batera, 100 euro eskuratu ditu. Animalia txapelketan, Unai Gonzalez Tolosak lehen saria eskuratu du, eta aurrekoan bezala, plaka eta 150 euro eramango ditu horri esker. Bigarren saria, Joaquina Gaztelumendi Urdanpilletarentzat izan da berriz ere. Hala, beste 100 euro eskuratu ditu Gaztelumendik. Bukatzeko, Eskualdeko Ezti lehiaketa Simon Telletxea Ameztoik irabazi du eta horrekin, 150 euro eskuratu ditu. Azken kategoria honetako bigarren saria, Jose Maria Izagirrek lortu du eta 100 euro jaso ditu. Eguna, luze Arratsaldeko ekitaldiak hastear dira dagoeneko, eta dantza zein musika nagusituko dira bertan. Txorimaloak soinu taldeak hasiera emango dio egunaren bigarren zatiari, 17:30ean. Horren ondotik, Adaxka, Ibarla-Meaka eta Eraiki dantza taldeetakoak ariko dira besteak beste. Iluntzean ere musikarekin jarraituko dute. Moskuko plazan egingo den Diskofestaz gain, Dj Leku musikaz arduratuko da Depor tabernan, 22:30etik [...]
Pasai Antxoko Gabonetako Herri Krosaren hirugarren ekitaldia igandean izango da. 11:00etan aterako dira korrikalariak irteeratik. Izena emateko bi modu daude, bat aldez aurretik, eta bestea egunean bertan. Aurretik izena emateko Kirolprobak-en webgunera jo behar da, eta igandean bertan 10:00etatik aurrera dago izena emateko aukera Gure Zumardian. Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dituzte kirolariek (asegurua, kamiseta, eta luntx txiki bat dago prezioaren barruan). Bost kilometroko bidea du probak, eta mozorro onenari saria emango diote.
Eguberriko ekitaldi akademikoa egingo dute; Oiartzoko ikasleek diploma jasoko dute Orereta Ikastolan hogeita bost urte lanean bete dituztelako, Juan Mari Barrenetxea Lekuona eta Fatima Gonzalez Egiluz irakasleak omenduko dituzte. Omenaldia etzi Errente...
Astebetez txondorra piztuta egon ondoren Arditurrin, bihar itzali egingo dute, jai giroan. Ospakizun berezia izango da, herriko talde eta eragileek ere parte hartuko baitute. Hurbiltzen direnei baserritar jantziekin hurbiltzeko deia luzatu diete, “antzinako ofizioa irudikatzen lagunduko baitu”. 16:00etan Herri Musikaren Txokotik kalejira abiatuko da Arditurriko interpretazio zentroraino, Soinueneako musikarien laguntzarekin (eguraldi txarra eginez gero, 16:30ean, Arditurriko aparkalekutik). 17:00etan, txondorra itzaltzen hasiko dira Olentzeroren Laguntzaileak. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak Oiartzungo ikazkintzari buruz egindako bideo bat ere proiektatuko dute. Oarsoaldeko Irrien Lagunak eta Ttak-eko kale ekintzakoak ere bertan izango dira. Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu dute garai bateko ikazkinen lana erakusteko ekimen hori, baina ezinbestekoa izan da aurrez aipatu diren talde eta eragileen laguntza. Horiez gain, bertan aste osoan zehar eta aurreko prestaketa lanetan aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie udalak, baina bereziki Joxe Billaluzeri, Joxe Manuel Etxarteri, Albaola Elkarteko kideei eta Joxe Ramon Agirre Marron-i. Egun hauetan jende asko hurbildu da Arditurrira garai bateko ikazkinek ikatza nola egiten zuten ikustera. Baina biharkoa “benetan ekimen polita eta ikusgarria” izango dela gogorarazi dute. Bertatik ateratzen den ikatza, Doneztebe plazara eramango dute abenduaren 24an Olentzeroren Laguntzaileek.
Vaiven produkzioak taldeak Lotsa gabe antzezlana eskainiko du bihar, 22:00etan, Gezala Auditoriumean. Sarrerek 5 euro balio dute. Umorea eta pedagogia oinarri hartuta, bost gazteren harremanez dihardu obrak: “Bost protagonistak gazteek inolako konplexurik gabe eta lotsagabekeriaz aireratuko dituzte beren eguneroko istorioak”. Ana Pimentaren jatorrizko testuan oinarritutako antzezlana da, eta Dorleta Urretabizkaiak zuzendu du. Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena eta Erika Olaizola dira aktoreak.
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute. 17:00etan aterako dira Mari Domingi eta Olentzero, etzi, Madalen ermitatik. Ibilaldia egin ondoren udaletxera iritsiko dira, eta bertan umeen gutunak jasoko dituzte. Izan ere, elkarteko kideek 2.550 gutun eman dizkiete herriko ikastetxeetako 0-7 adin tarteko haurrei, eta horiek jasotzea dute helburu. Horretarako oholtza jarriko dute. Gainera, aurten, berritasun batekin dator elkartearen ekimena. Izan ere, Iraultzako dantzariek berriz ere parte hartuko dute Mari Domingiren eta Olentzeroren segizioan. Hortaz, dena prest du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak Olentzerok eta Mari Domingik herritik zehar alaitasuna bana dezaten.
Eguberri egunetan, herritarren arretarako zerbitzuetako ordutegiek aldaketak jasango dituzte. Zerga bilketa bulegoa. Hilaren 24an eta 31n itxita egongo da. HAZ eta 010. Hilaren 24an eta 31n ordutegi berezia. HAZ: 03:30etik 14:00etara. 010: 08:00etatik 15:00etara. Gazte Informazio Bulegoa. Hilaren 24an eta 31n itxita egongo da. Kontsumitzailea Informatzeko Bulegoa. Hilaren 24an eta 31n itxita egongo da. Udal Liburutegia. Hilaren 24an eta 31n goizez egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Hilaren 29an, larunbata, itxita egongo da. Mailegu zerbitzuan, berriz, betiko ordutegia izango da, hilaren 24an eta 31n izan ezik. Bi egun horietan, larunbata balitz bezala funtzionatuko du zerbitzuak, 09:00etatik 13:00etara. Ikaslegako ordutegi bereziek ez dute aldaketarik izango.
Funtzionariei Gabonetako aparteko soldata ez ordaintzeko aginduarekin sortutako katramilari nolabaiteko irtenbidea eman zioten atzoko osoko bilkuran. Langileek hiru eskakizun egin zituzten: batetik, 2013ko aurrekontuetan produktibitate osagarri bat sartzea proposatu zuten, «%7,14ren galera orekatzeko»; bestetik, 2013ko ekaineko aparteko soldata urtarrilera, eta gainontzekoak ere aurreratzea nahi zuten; eta azkenik, udalari konpromisoa eskatzen zioten abenduko ordaindarien kopuruak ez daitezen «beste helburu batekin erabili, langileei ordaintzeko baizik». Alkateak jakinarazi zuenez, abenduko ohiko soldata atzo edo gaur kobratzeko agindua eman zuen, eta ekaineko aparteko ordainsaria urtarrila hasieran kobratzea; ”ezingo balitz, urtarrileko soldata aurreratzea eta ekaineko apartekoa hilabete bukaeran kobratzea” proposatu zuen. Oposizioko alderdiek ontzat eman zituzten azalpenak eta alkateak proposatutakoa onartu zuten. Hortaz, udal langileek abenduko soldata aste honetan kobratuko dute, eta Gabonetako aparteko sariaren ordez 2013koa jasoko dute urtarrilean.