Stop Kaleratzeak-en mozioa onartu du Pasaiako plenoak, baina ez aho batez
Astearte iluntzean ohiko udalbatzarra egin zuten Pasaian. Etxe kaleratzeen gaineko mozioa aztertu zuten, besteak beste. Bildu eta Ezker Anitzak eramanda, Stop Kaleratzeak taldeak eramandakoa aztertu zuten, baita onartu ere. Horrela, besteak beste, mozioak jasotzen du herrian ordezkaritza duten banketxeei kaleratze prozesuak eteteko eskaera. Gainera, Espainiako Gobernuak legea taxuz aldatzen ez badu, Eusko Jaurlaritzak kaleratzeen gaineko eskumen legegilea eskatzeko proposatzen dute. Horrez gain, kaleratutakoak laguntzeko udalak baliabideak jar ditzala eskatu dute, eta kaleratzerik balego, horietan parte ez hartzeko. PSE-EEk ere bere mozio propioa aurkeztu zuen gai horren gainean. Stop Kaleratzeak-en kontra ezin zutela egin adierazi zuen Lore Suarez zinegotzi sozialistak, nahiz eta zalantzak eduki, baina berearen alde bakarrik egingo zutela adierazi zuen. “Hurrengorako, elkarlanerako prestutasuna dugula jakin ezazue”, gaineratu zuen. Ezker Anitzako Xabier Pombok mozioa erretiratzeko eskatu zien. Ezezko erantzuna jaso ondoren, deklarazio politikoa egin zuen Pombok, PSOEren gobernuari kaleratzeen kontra ezer ere ez egiteagatik. Suarezek, eurak “okerrenak” izateak kaltetuen egoera hobetzeko balio ez duela ihardetsi zion. Bilduko Oihane Oronozek esan zuen eurek ere mozioa aurkezteko asmoa zutela, “baina kaltetuekin egunero lanean ari direnei eman diegu babesa”. EAJk ere berea aurkezteko asmoa zuen, eta kolektiboarena «herren» ikusten zuela adierazi zuen Nahikari Oterminek: “Lehenengo eskaerari dagokionez, izan daiteke pasaitarren batek beste herri [...]
Astearte iluntzean ohiko udalbatzarra egin zuten Pasaian. Etxe kaleratzeen gaineko mozioa aztertu zuten, besteak beste. Bildu eta Ezker Anitzak eramanda, Stop Kaleratzeak taldeak eramandakoa aztertu zuten, baita onartu ere.
Horrela, besteak beste, mozioak jasotzen du herrian ordezkaritza duten banketxeei kaleratze prozesuak eteteko eskaera. Gainera, Espainiako Gobernuak legea taxuz aldatzen ez badu, Eusko Jaurlaritzak kaleratzeen gaineko eskumen legegilea eskatzeko proposatzen dute. Horrez gain, kaleratutakoak laguntzeko udalak baliabideak jar ditzala eskatu dute, eta kaleratzerik balego, horietan parte ez hartzeko.
PSE-EEk ere bere mozio propioa aurkeztu zuen gai horren gainean. Stop Kaleratzeak-en kontra ezin zutela egin adierazi zuen Lore Suarez zinegotzi sozialistak, nahiz eta zalantzak eduki, baina berearen alde bakarrik egingo zutela adierazi zuen. “Hurrengorako, elkarlanerako prestutasuna dugula jakin ezazue”, gaineratu zuen. Ezker Anitzako Xabier Pombok mozioa erretiratzeko eskatu zien. Ezezko erantzuna jaso ondoren, deklarazio politikoa egin zuen Pombok, PSOEren gobernuari kaleratzeen kontra ezer ere ez egiteagatik. Suarezek, eurak “okerrenak” izateak kaltetuen egoera hobetzeko balio ez duela ihardetsi zion.
Bilduko Oihane Oronozek esan zuen eurek ere mozioa aurkezteko asmoa zutela, “baina kaltetuekin egunero lanean ari direnei eman diegu babesa”. EAJk ere berea aurkezteko asmoa zuen, eta kolektiboarena «herren» ikusten zuela adierazi zuen Nahikari Oterminek: “Lehenengo eskaerari dagokionez, izan daiteke pasaitarren batek beste herri bateko bulego batean eskatzea. Gainontzekoarekin ados gaude”, berretsi zuen. Hala ere, azken bozketan mozioa osotasunean hartu ez zenez, abstenitu egin zen EAJ, PSE-EE eta PPrekin batera.
Bestalde, PSE-EEk uztailean aurkeztutako enpleguaren gaineko mozioa jorratu zuten. Alkateak bere errua onartu, eta bere egin zuen mozioa, tramitazio kontuengatik. Sozialistek, baina, “autohelegitea” jarri zuten, eta proposamenean Oarsoaldearentzako enplegu sustapenerako 75.000 euro ematetik, 150.000 euro bideratzea proposatu zuten.
PPren babesa lortu zuen bakarrik proposamen horrek. Bilduk kontra bozkatu zuen, garapen agentziari legez 21.000 euro bakarrik eman daitezkeela argudiatuta. EAJ eta Ezker Anitza abstenitu egin ziren.

