Hondarribia-Irun taldearen partida telebistan emango dute
Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) jokatuko du bihar, Cadi ICG Software taldearen kontra, Emakumeen Ligako zortzigarren jardunaldian. 13:00etan hasiko da partida eta Teledeporte telebista katetik jarraitu aha...
Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Seu Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) jokatuko du bihar, Cadi ICG Software taldearen kontra, Emakumeen Ligako zortzigarren jardunaldian. 13:00etan hasiko da partida eta Teledeporte telebista katetik jarraitu ahal izango da, zuzenean. Azken bi partidak irabazi eta gero, beheko postuetatik urruntzea eta Erreginaren Kopa jokatzeko aukera ematen duten postuetara hurbiltzea bilatuko dute hondarribiarrek. Cadi bi garaipenekin dago sailkapenean, Hondarribia-Irunek baino garaipen bat gutxiagorekin, baina Hondarribikoek partida bat gehiago jokatu dute. Hortaz, katalanek irabaziz gero, berdinduko lukete sailkapenean.
Aldiz, Anne Peñaren neskek irabaziko balute, Cadirekiko tartea bi partidakoa eta sailkapeneko azken tokian daudenekikoa hirukoa izatea lortuko lukete, Benbibrek eta Conquerok biek irabazten ez badute, behintzat.
Gainera, Erreginaren Kopan ariko diren lau taldeak zeintzuk izango diren zehazteko lau partida falta direnean, Hondarribia-Irunek horietako bat izateko aukerak ditu, baina horretarako etxean sendo aritzeaz gain, kanpoan punturen bat lortu beharko luke. Une honetan bosgarren daude hondarribiarrak, borroka horretan ari diren talde gehienek baino partida bat gehiago jokatuta.