Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia Oiartzunen
Ttur-tturrek, Iturri merkatari elkarteak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena Euskaraz erostea bultzatzeko, ekimen berezia jarri dute martxan Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Iturri merkatari elkarteak eta Oiartzungo Udalak: Euskaraz Erosi Nahi Dut zozketa. Ttur-tturren 10. urteurrenaren aitzakian antolatu dute. Irailaren hasieran, herriko merkatariei eta ostalariei, gutuna bidali zien Ttur-tturrek. Hedabideetan ere gonbitea egin zien ekimenean parte hartzeko. Helburua, merkatari eta ostalariek eskainitako opariekin zozketa antolatzea zen, eta opari horiek euskaraz erosten dutenen artean banatzea. Euskaraz zerbitzua emateko prest dauden herriko 11 establezimendu animatu dira ekimenean parte hartzera. Helburua argia da, Ttur-tturrek jakinarazi duenez: «Ekimen honekin, herrian eta euskaraz erostea bultzatzea dugu helburu, zerbitzua euskaraz emateko prestatuta dauden komertzioak indartuz». Funtzionamendua Zozketan parte hartu ahal izateko, bezeroek euskaraz erosi behar dute establezimendu horietan (behean ikus daiteke zerrenda). Hala bada, dendariak txartela emango dio bezeroari. Txartel horretan, bere datuak bete beharko ditu erosleak, eta dendan bertan egongo den kutxan sartu. Abenduaren 3an (astelehena) hasiko da zozketan parte hartzeko epea, eta abenduaren 25era arte lortu ahal izango dituzte txartelak bezeroek. Xanisteban Egunean zozketa Epea bukatuta egingo dute zozketa: abenduaren 26an, Xanisteban Egunean. Zozketarako Oiartzun Irratiak saio berezia prestatuko du. Zozketa eginda, establezimendu bakoitzak egindako ekarpena bezero banari egokituko zaio. Bezeroei [...]
Ttur-tturrek, Iturri merkatari elkarteak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena
Euskaraz erostea bultzatzeko, ekimen berezia jarri dute martxan Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Iturri merkatari elkarteak eta Oiartzungo Udalak: Euskaraz Erosi Nahi Dut zozketa. Ttur-tturren 10. urteurrenaren aitzakian antolatu dute.
Irailaren hasieran, herriko merkatariei eta ostalariei, gutuna bidali zien Ttur-tturrek. Hedabideetan ere gonbitea egin zien ekimenean parte hartzeko. Helburua, merkatari eta ostalariek eskainitako opariekin zozketa antolatzea zen, eta opari horiek euskaraz erosten dutenen artean banatzea. Euskaraz zerbitzua emateko prest dauden herriko 11 establezimendu animatu dira ekimenean parte hartzera.
Helburua argia da, Ttur-tturrek jakinarazi duenez: «Ekimen honekin, herrian eta euskaraz erostea bultzatzea dugu helburu, zerbitzua euskaraz emateko prestatuta dauden komertzioak indartuz».
Funtzionamendua
Zozketan parte hartu ahal izateko, bezeroek euskaraz erosi behar dute establezimendu horietan (behean ikus daiteke zerrenda). Hala bada, dendariak txartela emango dio bezeroari. Txartel horretan, bere datuak bete beharko ditu erosleak, eta dendan bertan egongo den kutxan sartu.
Abenduaren 3an (astelehena) hasiko da zozketan parte hartzeko epea, eta abenduaren 25era arte lortu ahal izango dituzte txartelak bezeroek.
Xanisteban Egunean zozketa
Epea bukatuta egingo dute zozketa: abenduaren 26an, Xanisteban Egunean. Zozketarako Oiartzun Irratiak saio berezia prestatuko du. Zozketa eginda, establezimendu bakoitzak egindako ekarpena bezero banari egokituko zaio.
Bezeroei euskaraz erosteko deia egin diete Ttur-tturreko kideek: «Herritarrak, bezeroak, erosi euskaraz! Euskaraz aritzeak saria du!».
Establezimenduak
- Aialde kafetegia.
- Baobab.
- Berezi janari denda.
- Elorsoro kiroldegiko kafetegia.
- Garbiñe edergintza.
- Izaro arrandegia.
- Lizar harategia.
- Lur-zaina belar denda.
- Martin harategia.
- Museo del Vino taberna.
- Txintxosta ileapaindegia.