Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Etxe kaleratzeen aurkako Bilduren mozioa onartu dute Oiartzunen

Kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu du; beste mozio bat aurkeztu du EAJk eta hiru boto jaso ditu Etxe kaleratzeen gaia izan zen herenegungo udalbatzarreko —azaroari zegokiona— gai nagusia. Bilduk mozio bat aurkeztu zuen gaiaren gainean, eta EAJk beste bat. Bildurena atera zen aurrera, gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozio horrek etxe kaleratzeak bertan behera uzteko eskatzen du. Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko ditu, gaiarekin duten jarreraren arabera; herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartu du; laguntza eta baliabideak emango dizkie; etxegabetzeen aurka lanean ari diren eragileekin elkarlanean ariko da udala; eta subiranotasun politikoa eskatu du, etxebizitza politika propioa egin ahal izateko. Datuak baino, pertsonak Aiora Perez de San Roman alkateak gogorarazi zuenez, «arazo larria» da etxe kaleratzeena, «are gehiago etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubidea dela kontuan hartuta». Nabarmendu zuen, bestalde, datuen atzean pertsonak daudela, eta orain hartzen ari diren neurriak «oso berandu» heldu direla. Hala, udalak herritarrei laguntza eman behar diela azaldu zuen. EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen. «Etxegabetzeen inguruan legedia aldatzeko» eskatzen zuen mozioak, eta «bitarte horretan etxegabetzeak [...]

admin
Bidasoa
2012/11/30

Kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu du; beste mozio bat aurkeztu du EAJk eta hiru boto jaso ditu

Etxe kaleratzeen gaia izan zen herenegungo udalbatzarreko —azaroari zegokiona— gai nagusia. Bilduk mozio bat aurkeztu zuen gaiaren gainean, eta EAJk beste bat. Bildurena atera zen aurrera, gobernu taldeko zazpi kideren aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Mozio horrek etxe kaleratzeak bertan behera uzteko eskatzen du.

Mozioarekin batera, hainbat konpromiso hartu ditu udalak: legedia aldatzeko exijitu du; alokairuetan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko eskatu du; kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko ditu, gaiarekin duten jarreraren arabera; herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartu du; laguntza eta baliabideak emango dizkie; etxegabetzeen aurka lanean ari diren eragileekin elkarlanean ariko da udala; eta subiranotasun politikoa eskatu du, etxebizitza politika propioa egin ahal izateko.

Datuak baino, pertsonak Aiora Perez de San Roman alkateak gogorarazi zuenez, «arazo larria» da etxe kaleratzeena, «are gehiago etxebizitza eskubidea oinarrizko eskubidea dela kontuan hartuta». Nabarmendu zuen, bestalde, datuen atzean pertsonak daudela, eta orain hartzen ari diren neurriak «oso berandu» heldu direla. Hala, udalak herritarrei laguntza eman behar diela azaldu zuen.

EAJk beste mozio bat aurkeztu zuen. «Etxegabetzeen inguruan legedia aldatzeko» eskatzen zuen mozioak, eta «bitarte horretan etxegabetzeak bertan behera uzteko, baita udalak finantza erakundeekin dituen harremanak berraztertzeko ere». Mozio horrek aldeko hiru boto jaso zituen (EAJ eta H1!). Bilduko zinegotziak abstenitu egin ziren.

Aiora Perez de San Roman alkatea eta EAJko Mikel Idiazabal ados jarri ziren, gainera, hurrengo batean gaiak aurrez lantzeko, herenegungo mozioak antzekoak izanik uste baitute bi aldeak akordio batera irits zitezkeela.

57,55 euroko gastua
Beste hainbat gai ere jorratu zituzten udalbatzarrean. Aurrerantzean, Behemendi elkartean udaleko ordezkaria Oihan Tello izatea onartu zuten, Pavel Viñasen ordez. Bilduk alde bozkatu zuen, eta EAJ eta H1! abstenitu egin ziren.

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Arraguako ARR-1B eremurako egindako hirigintza hitzarmena behin betiko onartu zuten gobernu taldeko kideek. EAJ abstenitu egin zen eta H1!-ek aurka bozkatu zuen.

Pikokarate mendiko lur zati bat partikular baten beste lur zati batekin trukatzeko proposamena ere aurrera atera zen, denen aldeko botoekin.

Margosoro Pintura Akademiako ikasle oiartzuarrei bekak emateko diru laguntzak ere onartu zituzten, aho batez.

Azkenik, urriko protokolo gastuen berri eman zuten udalbatzarrean: 57,55 euroko gastua izan zuen Alkatetzak urrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.