Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira
Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira
Bazkide berriak lortu nahi ditu Serviocio enpresak Bekoerrota kiroldegian eta Altzate Igerilekuan eta horretarako kanpaina berria jarri du martxan gabonei begira. Erosleek bazkide txartelak oparitzea du helburu kanpaina horrek, Servioociotik aditzera eman dutenez: ”Opari zorro dotorean emango diogu bazkidetza txartela erosleari, eta gainera erosten duenak ere oparia jasoko du”.
Bazkidetza txartelak hilabetekoak, hiruhilekoak eta seihilekoak izango dira. Lehenengo erosiz gero, toalla bat jasoko du opari erosleak; hiruhilekoarekin, kirolerako poltsa; eta seihilekoarekin berriz, pultsometroa jasoko du opari.
Kanpaina berriz, bihar hasi eta urtarrilaren 5a arte izango dute zabalik.

