Azkenaren kontra jokatuko dute neskek
Emakumeen Bigarren Mailan jokatzen duen Oiartzunek, taulako azkena izango du aurrean asteburuan: Eibar. Etzi jokatuko dute partida, 15:30ean, Eibarko Unbe zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan daude, eta 15 puntu dituzte. Jokatutak...
Emakumeen Bigarren Mailan jokatzen duen Oiartzunek, taulako azkena izango du aurrean asteburuan: Eibar. Etzi jokatuko dute partida, 15:30ean, Eibarko Unbe zelaian.
Oiartzuarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan daude, eta 15 puntu dituzte. Jokatutako partida gehienak berdinduegin dituzte: 11tik 6. Hiru irabaztea lortu dute, eta bi galdu dituzte.
Eibarrek puntu bakarra du. Jokatutako 11 partidetatik 10 galdu ditu, eta bat berdindu.