2015eko ekainean bukatuko dute termikoa desegiteko prozesua
Iberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak...
Iberdrolarekin izandako bileraren ondoren, Pasaiako Udalak jakinarazi du 2015eko ekainean bukatuko duela enpresak Donibaneko zentral termikoa desegiteko prozesua. Zentrala itxi eta hurrengo sei hilabeteetan desenergetizazio faseari ekingo diote: hodiak garbitu, tankeak hustu… Fase hori bukatuta, burdinezko egiturak kentzen hasiko dira, eta azkenik obra zibilaren txanda izango da: gainerako egiturak desegitea, alegia.
Udalak esan duenez, “pozik” dago zentralak behin betiko ateak itxiko dituelako, “baina lehenago itxi behar zuten; izan ere, hainbat urtetan hor aritu da bere jarduerarekin gure herritarren eta ingurukoen osasuna kaltetzen”. Aldi berean, udalak desegite prozesuaren “jarraipen zorrotza” egingo duela ziurtatu du, “herritarren segurtasuna babeste aldera”.
Langileen etorkizunarekin kezka azaldu du ere udalak: “Nahiz eta galdetu dugun guztietan langileak Gipuzkoan eta Bizkaian birkolokatuko dituztela esan diguten, beste ahots batzuek aurkakoa diote. Iberdrolari eskatzen diogu zintzotasunez joka dezala gai honetan eta langileek esateko dutena aintzat har dezatela.