Zenbait lekutan argiteria hobetuko delako kontent agertu da Xabier Iridoy jeltzalea
Hiriko lau puntu zehatzetan argiteria hobetuko dela eta, kontent agertu da EAJren udal taldea Xabier Iridoy bozeramailearen bidez. Lan horiek EAJk egindako osoko zuzenketa baten ondorio direla adierazi dute jeltzaleek. Lau puntu horiek Hiri debekatuaren mapak identifikatutako 42 guneen barruan daude. “Hiri debekatuaren mapak segurtasun eskaseko puntu gutxiago izan zitzan, gure arduratik lagundu genezakeela pentsatu genuen, eta horregatik aurkeztu genuen 10.000 euroko zuzenketa” adierazi du Iridoyk. “Berriki jakin dugu partida horri esker, 9.075 euroko obra esleitu dela hiriko 4 puntu zehatzetan argiztapena hobetzeko”, gaineratu du. Segurtasuna hobetzen baliagarria izango delakoan “pozik” agertu da jeltzaleen bozeramailea.
Hiriko lau puntu zehatzetan argiteria hobetuko dela eta, kontent agertu da EAJren udal taldea Xabier Iridoy bozeramailearen bidez. Lan horiek EAJk egindako osoko zuzenketa baten ondorio direla adierazi dute jeltzaleek. Lau puntu horiek Hiri debekatuaren mapak identifikatutako 42 guneen barruan daude.
“Hiri debekatuaren mapak segurtasun eskaseko puntu gutxiago izan zitzan, gure arduratik lagundu genezakeela pentsatu genuen, eta horregatik aurkeztu genuen 10.000 euroko zuzenketa” adierazi du Iridoyk. “Berriki jakin dugu partida horri esker, 9.075 euroko obra esleitu dela hiriko 4 puntu zehatzetan argiztapena hobetzeko”, gaineratu du.
Segurtasuna hobetzen baliagarria izango delakoan “pozik” agertu da jeltzaleen bozeramailea.