Mariasun Landak bi liburu aurkeztu ditu
Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak. Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jo...
Mariasun Landa idazle errenteriarra esku artean bi liburu dituela bueltatu da: Maitagarria eta desioa eta Marikanta eta inurriak. Lehenengoaren kasuan, Maite Gurrutxagak egin ditu ilustrazioak eta Elkar argitaletxearekin atera du; bigarrena, berriz, Jokin Mitxelenak izan du ardura ilustrazioak egiteko, eta Ereinekin argitaratu du.
Landak haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa egin du. Hainbat sari lortu ditu 30 urte horietan, eta hala nola, Lizardi Saria irabazi du Txan Fantasma lanarekin, 1982an; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria Alex ipuinarekin, 1991an; A.M. Labaien Narrazio Saria, Krokodiloa ohe azpian narrazioarekin, 2002an. Lan horrekin ere Espainiako Sari irabazi du errenteriarrak. Ibilbide horregatik ere Dabilen Elea saria lortu zuen iaz Landak.