Krisiaren aurrean ongizatea bilatuko dute larunbatean Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldian
Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldia egingo dute larunbatean, abenduak 1, Zuloaga Etxean. Jardunaldien goiburua ‘Ideiak partekatzen. Bizimodu ona izateko ideiak, krisi garaian pentsatuak eta garatuak. Zein da emaumeon eginkizuna’ da eta 10:00etatik 13:30era burutuko dituzte. Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute ekimena. Antolatzaileek esan dutenez, “jarduera hau emakume guztiei begira antolatuta dago, eta doan da, elkarteren bateko bazkide izan ala ez izan”. Tailerraren helburua goiburuko galderari erantzutea da, hau da, krisi garaian bizimodu ona ateratzeko emakumeek zer egin dezaketen argitzea. Horretarako, krisiak norberarengan izan duen eragina eta familiak zailtasunen aurrean nola egokitzen diren aztertuko dute. Horrekin guztiarekin, ongizaterako estretegia eta ekintzak zehazten saiatuko dira. Enfuga kolektiboko Nieves Salobral izango da jardunaldiaren dinamizatzailea; aholkularia da, emakumeen aurkako indarkerian eta adiskidetzean aditua. Eta Rosa Arburua irakasleak ere parte hartuko du larunbateko ekimenean. Tailerra doan da, baina izena ematea eskatzen du Emekik: telefonoz (943 64 34 02 edo 619 82 52 36 zenbakietara deituz) edo Emeki elkartearen helbidera idatziz. Nahiago duenak Emeki elkartearen egoitzan emandezake izena, arratsaldez. Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldia Egitaraua: 10:00: Akreditazioen banaketa eta jardunaldiaren aurkezpena, Emeki elkartearen eskutik. 10:15: Ongietorria, Aitor Kerejeta alkatearen eskutik. 10:30: Sarrera: Krisiaren ondorioak bizimoduan eta bizitzari eusteko egon litezkeen bideak, Enfuga kolektiboko Nieves Salobral aholkulariaren eskutik. [...]
Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldia egingo dute larunbatean, abenduak 1, Zuloaga Etxean. Jardunaldien goiburua ‘Ideiak partekatzen. Bizimodu ona izateko ideiak, krisi garaian pentsatuak eta garatuak. Zein da emaumeon eginkizuna’ da eta 10:00etatik 13:30era burutuko dituzte. Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatzen dute ekimena.
Antolatzaileek esan dutenez, “jarduera hau emakume guztiei begira antolatuta dago, eta doan da, elkarteren bateko bazkide izan ala ez izan”. Tailerraren helburua goiburuko galderari erantzutea da, hau da, krisi garaian bizimodu ona ateratzeko emakumeek zer egin dezaketen argitzea. Horretarako, krisiak norberarengan izan duen eragina eta familiak zailtasunen aurrean nola egokitzen diren aztertuko dute. Horrekin guztiarekin, ongizaterako estretegia eta ekintzak zehazten saiatuko dira.
Enfuga kolektiboko Nieves Salobral izango da jardunaldiaren dinamizatzailea; aholkularia da, emakumeen aurkako indarkerian eta adiskidetzean aditua. Eta Rosa Arburua irakasleak ere parte hartuko du larunbateko ekimenean.
Tailerra doan da, baina izena ematea eskatzen du Emekik: telefonoz (943 64 34 02 edo 619 82 52 36 zenbakietara deituz) edo Emeki elkartearen helbidera idatziz. Nahiago duenak Emeki elkartearen egoitzan emandezake izena, arratsaldez.
Bidasoko Emakumeen II. Jardunaldia
Egitaraua:
- 10:00: Akreditazioen banaketa eta jardunaldiaren aurkezpena, Emeki elkartearen eskutik.
- 10:15: Ongietorria, Aitor Kerejeta alkatearen eskutik.
- 10:30: Sarrera: Krisiaren ondorioak bizimoduan eta bizitzari eusteko egon litezkeen bideak, Enfuga kolektiboko Nieves Salobral aholkulariaren eskutik.
- 11:30: Atsedena eta kafea.
- 12:15: Bertaratutako pertsonek egindako azterketa eta hausnarketa.
- 13:00: Ondorioa eta amaiera, Rosa Arburua Goienetxe Historia irakasle eta ikerlariaren eskutik.