Indakoetxea, bigarren urtez jarraian, eta Larunbe izan dira dantzari onenak
Nagore Indakoetxea errenteriarra (bigarren urtez jarraian) eta Iker Larunbe atarrabiarra (hirugarren aldiz) izan dira, hurrenez hurren, Euskadiko Doinu Zahar Txapelketaren eta Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren irabazleak. Donibanen jokatu zituzten bi txapelketa horiek larunbatean, Alkarkidek antolatuta. Gipuzkoar erako aurreskuaren XXXII. lehia eta doinu zaharraren VI.a izan ziren larunbatean egin zituztenak. Bost mutilek hartu zuten parte (dantzari batek huts egin zuen azken orduan), eta Ormatxulo, Aurkez aurke, Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu behar izan zituzten, azken hori konposizio librekoa. Neskak, berriz, zortzi izan ziren finalean aritu zirenak. Aurreko astean erabaki zen Antxoko Kultur Etxean egindako kanporaketan Indakoetxea iazko irabazlea lagunduko zuten dantzariak zeintzuk izango ziren. Kontrapasa eta Ormatxulo dantzatzeaz gain, Upelategi eta Hondarribi handia dantzak ere eraman zituzten Donibaneko kiroldegiko oholtzara. Lehenengo dantza izan ezik, gainontzeko hirurak konposizio librekoak dira. Nesken artean, bigarren puntuazio altuena Izar Etxeberria oiartzuarrak eskuratu zuen, eta hirugarrena Arantxa Ferreiro elgoibartarrak. Iker Sanz lezoarra eta Aitor Asenjo elgoibartarra izan ziren, hurrenez hurren, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituztenak mutiletan. Erabakiaren zain, erakustaldia Xabier Mendizabalek, Nahikari Vizuetek eta Aiert Beobidek osatutako epaimahaia dantzari onenak zeintzuk izango ziren deliberatzen ari ziren bitartean, etorkizunean zer esana emango duten dantzariak igo ziren oholtzara. Horrela, 7 eta 11 urte bitarteko txapeldunek (Nora Fraile eta [...]
Nagore Indakoetxea errenteriarra (bigarren urtez jarraian) eta Iker Larunbe atarrabiarra (hirugarren aldiz) izan dira, hurrenez hurren, Euskadiko Doinu Zahar Txapelketaren eta Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren irabazleak. Donibanen jokatu zituzten bi txapelketa horiek larunbatean, Alkarkidek antolatuta. Gipuzkoar erako aurreskuaren XXXII. lehia eta doinu zaharraren VI.a izan ziren larunbatean egin zituztenak.
Bost mutilek hartu zuten parte (dantzari batek huts egin zuen azken orduan), eta Ormatxulo, Aurkez aurke, Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu behar izan zituzten, azken hori konposizio librekoa.
Neskak, berriz, zortzi izan ziren finalean aritu zirenak. Aurreko astean erabaki zen Antxoko Kultur Etxean egindako kanporaketan Indakoetxea iazko irabazlea lagunduko zuten dantzariak zeintzuk izango ziren. Kontrapasa eta Ormatxulo dantzatzeaz gain, Upelategi eta Hondarribi handia dantzak ere eraman zituzten Donibaneko kiroldegiko oholtzara. Lehenengo dantza izan ezik, gainontzeko hirurak konposizio librekoak dira.
Nesken artean, bigarren puntuazio altuena Izar Etxeberria oiartzuarrak eskuratu zuen, eta hirugarrena Arantxa Ferreiro elgoibartarrak. Iker Sanz lezoarra eta Aitor Asenjo elgoibartarra izan ziren, hurrenez hurren, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituztenak mutiletan.
Erabakiaren zain, erakustaldia
Xabier Mendizabalek, Nahikari Vizuetek eta Aiert Beobidek osatutako epaimahaia dantzari onenak zeintzuk izango ziren deliberatzen ari ziren bitartean, etorkizunean zer esana emango duten dantzariak igo ziren oholtzara. Horrela, 7 eta 11 urte bitarteko txapeldunek (Nora Fraile eta Aitor Lasa), zein 12 eta 15 artekoek (Leire Amiano eta Beñat Salegi) erakustaldia eskaini zuten.
Erabakia jakinaraztean, sariak jasotzera igo ziren irabazleak. Larunbek txapela, gerrikoa, urrezko domina, Kutxaren garaikurra, dantzarien biltzarraren trofeoa, 400 euro eta Tomas Muruak egindako garaikurra lortu zituen (azken hori bere herriko udaletxean gorde dezake). Indakoetxeak txapela eta gerrikoa beharrean, lepo zapia eskuratu zuen, beste sariekin batera.