Iñaki Salvadorrek Mikel Laboa gogoan izango du larunbatean Itsas Etxean
Iñaki Salvador pianista donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Itsas Etxeko auditoriumean, Udaleko Euskara departamentuak antolatutako Neguko Jardunaldien barruan. Lilurarik ez izenburupean, Mikel Laboarekin idatzitako abestiak bildu zituen ...
Iñaki Salvador pianista donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Itsas Etxeko auditoriumean, Udaleko Euskara departamentuak antolatutako Neguko Jardunaldien barruan. Lilurarik ez izenburupean, Mikel Laboarekin idatzitako abestiak bildu zituen Salvadorrek, eta jazz hirukote formatoan taularatuko ditu Itsas Etxean. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, edo Itsas Etxean kontzertuaren egunean; saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute lehiatila.
Iñaki Salvadorrek 25 urtez egin zuen lan pianista bezala Mikel Laboarekin. Sei izeneko diskotik aurrera bere ondoan izan zuen eta akordeoiarekin eta sintetizagailuarekin ere lagundu zuen kontzertuetan eta grabazioetan. 2008ko abenduan, Laboaren heriotza gertatu ondoren, Errenteriako Musikastekoak Iñakirekin harremanetan jarri ziren Laboaren musikaz bere ikuspegi partikularra landu zezan hirukote formatoan. Proposamen hori 2009ko maiatzean estreinatu zen, Iñaki Salvadorrek egindako Laboaren bertsioak bilduz, beti ere jazza oinarri hartuta.