Hiesa eta euskara gogoan izango dituzte ludoteka eta gaztelekuetan
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Eguna da eta 3an, berriz, Euskararen Eguna. Zenbait tokitan kontuan izango dituzte bi egun horiek, hala nola, Errenteria-Oreretako ludoteka eta gaztelekuetan. Hiesaren Aurkako Egunaren harira, Gabierrotako gaztelekuan f...
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Eguna da eta 3an, berriz, Euskararen Eguna. Zenbait tokitan kontuan izango dituzte bi egun horiek, hala nola, Errenteria-Oreretako ludoteka eta gaztelekuetan. Hiesaren Aurkako Egunaren harira, Gabierrotako gaztelekuan film labur bat emango dute, eta segida, Mikel Martin errenteriarrak gaixotasunaren eta prebentzioaren inguruan hitz egingo du.
Euskararen Eguna gogoan, abenduaren 3an bertan, hainbat ekintza egingo dituzte. Abenduaren 1ean, esaterako, Euskaraokea egingo dute gaztelekuetan, eta ludoteketan, berriz, 3an bertan, jolasak egin, euskal abestiak kantatu eta muralak egiteko aukera izango dute txikienek.