Gerriko beltzeko bosgarren dan-a lortzen lehen emakumea da Pilar Martinez
Pilar Martinez kenpo irakaslea da Oiartzunen. Eta lehen emakumea izan da historian gerriko beltzeko bosgarren dan maila lortzen. oan den larunbatean, hilaren 24an, Espainiako Estatuko gerriko beltzen azterketak egin zituzten Beran (Nafarroa). Martineze...
Pilar Martinez kenpo irakaslea da Oiartzunen. Eta lehen emakumea izan da historian gerriko beltzeko bosgarren dan maila lortzen.
oan den larunbatean, hilaren 24an, Espainiako Estatuko gerriko beltzen azterketak egin zituzten Beran (Nafarroa). Martinezek, azterketa gogorra gainditu ondoren, kenpoko bosgarren dan-a lortu zuen. Kirolaren Batzorde Nagusiako kenpo sistema guztietan horren gradua altua lortu duen lehen emakumea da.