Etxe kaleratzeen gaia landuko dute gaur, plenoan
Azken aldian pil-pilean dagoen gaia landuko dute gaur zinegotziek azaroko ohiko udalbatzarrean: etxe kaleratzeen gaineko mozioa. Horrez gain, beste lau gai jarriko dituzte mahai gainean. Ohiko tramiteei buruzko bi puntuen ostean, Errenteriako Udala tok...
Azken aldian pil-pilean dagoen gaia landuko dute gaur zinegotziek azaroko ohiko udalbatzarrean: etxe kaleratzeen gaineko mozioa. Horrez gain, beste lau gai jarriko dituzte mahai gainean. Ohiko tramiteei buruzko bi puntuen ostean, Errenteriako Udala tokian tokiko energia iraunkorraren aldeko Alkateen Itunera atxikitzea bozkatu beharko dute zinegotziek. Azkenik, ohi bezala, galdera eta erantzunei tartea irekiko diete. 18:30ean hasiko da udaletxean osoko bilkura.