Musikarien zaindariaren omenez kontzertua egingo dute hilaren 17an
dsanta zezilia kontzertua
Santa Zezilia kontzertua eskainiko du Tomas Garbizu Musika bandak datorren larunbatean musikarien zaindariaren omenez. Gezala auditoriumak hartuko du emanaldia 12:30etik aurrera.
Hilaren 21ean berriz, Musikalean 2012 Kantujira ospatzeko Akordeoi taldea, Sutargi Abesbatza eta Txistulari taldea Lezko kaleetan barrena ibiliko dira arratsaldeko zazpietatik aurrera.