Errenterian atxilotutako gizon bat espetxeratu dute hainbat lapurreta leporatuta
Errenteriako gizon bat espetxeratu dute lau apurreta egotzita
Espetxeratu egin dute apirilean estanku batean lapurreta egitea egotzita joan den ostegunean Errenteria-Oreretan atxilotutako gizon bat. Atxiloketaren harira orain 11 urte herrian bertan zein Donostian egindako beste hiru lapurreta argitzerik izan dutela jakinarazi dute polizia iturriek.
Errenterian atxilotutako eta espetxeratutako 32 urteko gizonari, joan den apirilaren 18an herriko estanku batean egindako lapurretaz gain, Donostian 2011 urtean Yamaha markako motorra lapurtzea, eta 2001 urtean Errenteriako jatetxe batean, eta Donostian aparkatuta zeuden bi autoetan egindako lapurretak egotzi dizkiote.
Horrenbestez, deklaratuta espetxeratzeko agindua eman zuen atzo bertan Donostiako zaintza epaitegiak.