Amaia Egaña gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
Amaia Egaña gogoratzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
Amaia Egaña gogoratzeko eta desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea deitu du Oarso Taldeak gaur arratsaldeko zazpietarako. Niessen Merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea eta herritar guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera.
Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen atzo Barakaldon, etxetik kaleratzear zirela.