Amaia Egaña gogorarazteko eta desjabetzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute
Oarso Taldeak deituta, atzo Barakaldon bere buruz beste egin zuen Amaia Egaña gogorarazteko elkarretaratzea egin dute. Batzorde judiziala etxea desjabetzera joan zirenean egin zuen bere buruz beste. Caixa bankuarekin zuten hitzarmena. Hamarnaka herrit...
Oarso Taldeak deituta, atzo Barakaldon bere buruz beste egin zuen Amaia Egaña gogorarazteko elkarretaratzea egin dute. Batzorde judiziala etxea desjabetzera joan zirenean egin zuen bere buruz beste. Caixa bankuarekin zuten hitzarmena.
Hamarnaka herritar Niessen merkatalguneko atarian bildu dituen elkarretaratzea bukatzea, desjabetzeen aurkako taldeko kide batek hartu du hitza. Desjabetuak izateko arriskuan dauden herritarrei deia egin die, eta desjabetzeen kontrako kolektiboetan parte hartzeko eskatu die, “elkarrekin kaleratzeak gelditu daitezkeelako”. Lorena errenteriarraren kasua gogoratu du ere. Berez, gaur desjabetuko zuten, baina abokatuek atzeratzea lortu dute.
Ildo horretan, gaur arratsaldean jakinarazi du Kutxabankek lege berria osatu arte bertan behera utziko dituela desjabetzeak. Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak ere gauza bera egingo du. Oarso Taldeko kideak adierazi duenez, “gaur jende askok lo lasaiago egingo du”, baina erabakia “berandu” iritsi dela salatu dute, eta etorriko den legearen beldur direla gaineratu dute.