11 urteko kartzela zigorra Jose Maria Bravorentzat
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra jarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari. Haren emazte Rosa Cobosi, berriz, hiru urte eta lau hilabetekoa. Udaberrian egin zieten epaiketa eta, besteak bes...
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra jarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari. Haren emazte Rosa Cobosi, berriz, hiru urte eta lau hilabetekoa. Udaberrian egin zieten epaiketa eta, besteak beste, funts publikoak bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea leporatu diete.
Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiak 1,9 milioi euro itzuli egin beharko dizkio Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Horrez gain, datozen hamasei urteetan ezingo du edozein kargu edo lan publikotan aritu, eta Ogasunarekin lotutako lanetan ere ez 27 urteetan. Cobosi bi milioi euroko isuna ere ipini diote. Biei ondasunetan dituzten 1,6na milioi kenduko dizkiete.
Bravoren bazkide ohi Pedro Maria Atristrain absolbitu egin du auzitegiak.
Epaiaren arabera, 90eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako zortzi milioi euroko iruzurraren erantzule nagusia da Bravo. Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei diru kopuru bat eskatzen zien hark, zor hori ordaintzeko gai ez zirela argudiatzeko. Hori egitearen truke, 1,9 milioi euro eskuratu zituen Bravok. Akusazioak epaiketak esan zuenez, diru hori hainbat enpresaren bitartez zuritu zuen Bravok, Cobosen laguntzarekin.
Fiskalak eta akusazio partikularrak —Gipuzkoako Diputazioak eta Batzar Nagusiek— Bravoren aurka 24 eta 27 urteko espetxe zigorrak eskatu zituzten, hurrenez hurren. Cobosentzat, sei eta zazpi urte artekoa.