“Oso positiboa”, aurtengo sanferminen balorazioa
Antxoko Jai Batzordeak sanferminen balorazioa egin du, eta “oso positiboa” da: “Primeran pasatu dugu”. Hobetzeko gauzak badauden arren, eta testuinguru ekonomikoak jaiak baldintzatzen jarraituko duen arren, “nahiko kontent...
Antxoko Jai Batzordeak sanferminen balorazioa egin du, eta “oso positiboa” da: “Primeran pasatu dugu”. Hobetzeko gauzak badauden arren, eta testuinguru ekonomikoak jaiak baldintzatzen jarraituko duen arren, “nahiko kontent” daude jai batzordeko kideak, aurtengo egitarauarekin lortutako emaitzekin. Hala, antxotarren inplikazioa ezinbestekoa dela gogorarazi dute: “Jaiek antxotarrik gabe ez baitute izateko arrazoirik”. Era berean, gogorarazi dute ez dela iskanbila nabarmenik izan, eta jaiak nahiko lasaiak izan direla.
Hemendik aurrera, sanfermin txikiak prestatzen hasiko dira, eta dei egin diete antxotar guztiei, “jai batzordera etorri eta elkarrekin lan egitera”.

