Musika eta dantza eskoletako lan poltsa bateratuan, Lezo ere bai
Gipuzkoako zortzi udalek lankidetza hitzarmena sinatu dute: Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Orio, Beasain, Donostia, Errenteria-Orereta eta Lezok. Hau horrela, udalerri hauetan nahiz Donostiako Musika eta Dantza Eskolan irakasle baten beharrizana badago, s...
Gipuzkoako zortzi udalek lankidetza hitzarmena sinatu dute: Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Orio, Beasain, Donostia, Errenteria-Orereta eta Lezok. Hau horrela, udalerri hauetan nahiz Donostiako Musika eta Dantza Eskolan irakasle baten beharrizana badago, sortuko duten lan poltsa erabiliko dute postu horiek betetzeko.
Lan poltsa horrek lau urteko indarraldia izango du, eta automatikoki luzatuko da hurrengo deialdia egin arte. Donostiako Udalak Musika eta dantza espezialitateetako irakasleen lan poltsa osatuko duten behin betiko zerrendak argitaratu ditu.
Informazio gehiago, hemen.

