Luis Mariano hil zela, 42 urte
Gaur, Luis Mariano hil zela 42 urte betetzen dira. Hori dela eta, Udalbatzako hainbat kidek, eta Luis Mariano Elkarte Lirikoko beste batzuek, loreak jarriko dituzte abeslaria zenaren izena daramaten lorategietan (Kolon pasealekuan) dagoen brontzezko ir...
Gaur, Luis Mariano hil zela 42 urte betetzen dira. Hori dela eta, Udalbatzako hainbat kidek, eta Luis Mariano Elkarte Lirikoko beste batzuek, loreak jarriko dituzte abeslaria zenaren izena daramaten lorategietan (Kolon pasealekuan) dagoen brontzezko irudian.
Bestalde, Luis Marianori omenaldi kontzertua egingo dute hilaren 20an (datorren larunbatean), Irun Hiria Udal Musika Bandaren eskutik. 23:00etan, Zabaltza plazan.

