Iazko irabazleak, gaur, MusikIrunen
MusikIrun maketa lehiaketako bigarren ekitaldiko kontzertuak pasa den astean hasi ziren. Gaur, berriz, iazko irabazleen txanda izango da: The Rises (lehen ekitaldiko irabazleak) eta Sed de Nubes (Murtzia, Espainia) taldeak igoko dira taula gainera. Dat...
MusikIrun maketa lehiaketako bigarren ekitaldiko kontzertuak pasa den astean hasi ziren. Gaur, berriz, iazko irabazleen txanda izango da: The Rises (lehen ekitaldiko irabazleak) eta Sed de Nubes (Murtzia, Espainia) taldeak igoko dira taula gainera. Datozen asteetan ere izango dira kontzertuak, eta guztiak amaituta, epaimahaiak hiru talde aukeratuko ditu. Hiru horiek eta sareko bozketan sostengu gehien lortzen duenak, finala jokatuko dute abuztuaren 10ean Urdanibia plazan, 21:30etik aurrera.

