Haurtzaro Dantza Taldea Mazedoniara doa
Haurtzaro Dantza Taldeko hogeita bat dantzari, hiru monitore eta hiru txistulariekin batera, uztailaren 17an (asteartean) abiatuko dira Mazedoniako Ohrid hirira. Bertan Ohrid Wave V. Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartuko dute. Dantzariak 15 eta 18...
Haurtzaro Dantza Taldeko hogeita bat dantzari, hiru monitore eta hiru txistulariekin batera, uztailaren 17an (asteartean) abiatuko dira Mazedoniako Ohrid hirira. Bertan Ohrid Wave V. Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartuko dute. Dantzariak 15 eta 18 urte bitartekoak dira.
Jaialdia hilaren 19an hasiko da eta 23an bukatuko da. Europako erdialde eta hegoaldeko 800 dantzari baino gehiagorekin topo egingo dute herriko dantzariek han. Hilaren 25ean itzuliko dira etxera.

