Hamasei orduko futbito txapelketa egingo dute Donibanen
Gaur egingo dute norgehiagoken zozketa Itziar tabernan, 20:00etatik aurrera; bihar hasiko da Amnistiaren Aldeko XX. Futbito Txapelketa egingo dute Donibaneko kiroldegian biharko 09:00etan hasita. Hala, lehiaketarako oraindik izena eman daiteke: gaur da...
Gaur egingo dute norgehiagoken zozketa Itziar tabernan, 20:00etatik aurrera; bihar hasiko da
Amnistiaren Aldeko XX. Futbito Txapelketa egingo dute Donibaneko kiroldegian biharko 09:00etan hasita. Hala, lehiaketarako oraindik izena eman daiteke: gaur da hori egiteko azken eguna, eta parte hartu nahi dutenek Itziar eta Remos tabernetan dauden zerrendetan eman behar dute izena. Taldeek, gehien jota, hamar kide izan behar dituzte, eta bakoitzak 50 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko.
Norgehiagoken zozketa gaur bertan egingo dute, 20:00etatik aurrera, Itziar tabernan. Hortaz, izena eman duten taldeetako ordezkariei bertan izan behar dute.
Hamasei orduko lehia
Biharko 09:00etatik etziko goizaldera arte jokatuko dituzte partidak parte hartzaileek. Hala ere, antolatzaileek esan dute ohikoa dela txapelketak hamasei ordu baino gehiago irautea, partida eta partida arteko tarteak batzuetan nahi baino luzeagoak izaten direlako.
Lehenengo lau taldeek jasoko dute saria. Hartara, lehenengoak eta hirugarrenak taldekideentzako afaria eta garaikurra jasoko dituzte. Bigarrenak eta laugarrenak, berriz, garaikurra bakarrik jasoko dute.
Ikusleei Donibaneko kiroldegira joateko deia egin diete antolatzaileek, «giro ona izaten baita ere ikusleen artean».