Garai bateko baserrien bidetik
XLII. Ibilaldi Neurtua antolatu du Itsas Mendik iganderako. Ohi bezala, ibilaldia bukatuta barrikotea izango da Donibaneko plazan, nahi duen ororentzat zabalik. Derrigorrezkoa bihurtu da zita Donibane inguruko mendizaleentzat. Itsas Mendi elkarteak antolatuta, XLII. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean Jaizkibeletik barrena, eta ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte, sasoi batean daudenentzako bat, eta denak eman gabe mendi bueltaz gozatzeko gogoz abiatuko direnentzat bigarrena. Bi ibilbideek irteera eta helmuga berbera izango dute, Itsas Mendi elkartea. Ibilbide motza aukeratzen dutenek, lehen dorrera iristerakoan Kantinarako bidea hartu beharko dute, ondoren, bide tradizionalera jaisteko. Ibilbide luzea hautatzen dutenak, 08:00etan hasiko dira irteten Itsas Mendiren egoitzatik. Bikoteka irtengo dira, iristen diren hurrenkeran. Ibilbide motzekoak, berriz, ordubete beranduago abiatuko dira. Historia, zigiluetan Ibilaldi neurtuaren bidea Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen da. Baserri horiek zeuden tokietan, mendi taldeak plakak jarriak ditu, 1936. urtean Ixidoro Olaziregik idatzitako bertsoekin. Olaziregik baserriak deskribatzen ditu bertso horietan. Antolakuntzak prestatu dituen zigiluetan ere, baserri horien izenak jasotzen dira. Zozketan, afariak Kontrol guneetan jana eta edana egongo da partaideen eskura, eta atsedenaldi bat ere izango da, hamaiketakorako. Parte hartzea doakoa da, eta izen-ematea igandean bertan egin behar da. Donibaneko plazan bukatuko dute partaideek ibilbidea, eta hara iristerako, edariak eta pintxoak prest izango dituzte. Ondoren [...]
XLII. Ibilaldi Neurtua antolatu du Itsas Mendik iganderako. Ohi bezala, ibilaldia bukatuta barrikotea izango da Donibaneko plazan, nahi duen ororentzat zabalik.
Derrigorrezkoa bihurtu da zita Donibane inguruko mendizaleentzat. Itsas Mendi elkarteak antolatuta, XLII. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean Jaizkibeletik barrena, eta ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte, sasoi batean daudenentzako bat, eta denak eman gabe mendi bueltaz gozatzeko gogoz abiatuko direnentzat bigarrena.
Bi ibilbideek irteera eta helmuga berbera izango dute, Itsas Mendi elkartea. Ibilbide motza aukeratzen dutenek, lehen dorrera iristerakoan Kantinarako bidea hartu beharko dute, ondoren, bide tradizionalera jaisteko.
Ibilbide luzea hautatzen dutenak, 08:00etan hasiko dira irteten Itsas Mendiren egoitzatik. Bikoteka irtengo dira, iristen diren hurrenkeran. Ibilbide motzekoak, berriz, ordubete beranduago abiatuko dira.
Historia, zigiluetan
Ibilaldi neurtuaren bidea Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen da. Baserri horiek zeuden tokietan, mendi taldeak plakak jarriak ditu, 1936. urtean Ixidoro Olaziregik idatzitako bertsoekin. Olaziregik baserriak deskribatzen ditu bertso horietan. Antolakuntzak prestatu dituen zigiluetan ere, baserri horien izenak jasotzen dira.
Zozketan, afariak
Kontrol guneetan jana eta edana egongo da partaideen eskura, eta atsedenaldi bat ere izango da, hamaiketakorako. Parte hartzea doakoa da, eta izen-ematea igandean bertan egin behar da.
Donibaneko plazan bukatuko dute partaideek ibilbidea, eta hara iristerako, edariak eta pintxoak prest izango dituzte. Ondoren Donibaneko Pari Berri tabernak emandako afarien zozketa egingo dute. Sariak banatuta, barrikotea hasiko da plazan bertan. Parte hartzaileak eta haien lagunak, denak gera daitezke bazkaltzera, «nahi duen ororentzat zabalik» egongo baita sagardoa eta haragi errearen eskaintza.