Antxoko sanferminen atarikoetan, kirolari tarte handia
Pala txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, eta etzi Lore Txortaren krosa egingo dute Sanferminen aurreko asteburua kirolez beteta dator. Batetik, bihar, Axular kafetegiaren pala txapelketako finalak eta bazkaria egingo dituzte. Bestetik, etzi, Lore Txortaren herri krosa izango da. Bihar, 11:00etan jokatuko dute pala txapelketako final txikia Xabier-Virgilio eta Goya-Juan Carlos bikoteek. Hirugarren nor gelditu den jakin bezain pronto, final handia hasiko da: Alberto-Imanol eta Vicente-Oiarbide bikoteek jokatuko dute txapela erabakiko duen lehia. Ohorezko postuak zeintzuk izango diren jakinda, bazkarian bilduko dira pala txapelketan parte hartu dutenak, eta herritarrak. Otordua 14:30ean hasiko da, Axular plazan. Haurrentzako puzgarriak izango dira. Herri krosa, etzi Etzi, berriz, korrikalarien txanda izango da. Lore Txorta elkarteak XXII. San Fermin Kros Herrikoia antolatu du iganderako. Hainbat kategoriatan aterako dira korrikalariak. Benjamin Mailakoen irteera 10:00etan izango da (500 metroko bidea egin behar dute); Haur Mailakoena 10:15ean (1.000 metro); kadeteena 10:30ean (2.000 metro) eta helduena 10:45ean (8.000 metro). Helduek Antxo eta Molinao artean prestatu duten zirkuituari hiru itzuli emango dizkiete. Probak bukatuta, sarien banaketaren txanda izango da. Lasterkari onenei garaikurrak 12:00etatik aurrera emango dizkiete, Gure Zumardian. Antxoko San Fermin Jaiak datorren asteazkenean hasiko dira, hilaren 4an. 19:00etan jaien aurkezpen ekitaldia egingo dute, eta 20:00etan, txupinazoarekin batera, hilaren 8ra arte [...]
Pala txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, eta etzi Lore Txortaren krosa egingo dute
Sanferminen aurreko asteburua kirolez beteta dator. Batetik, bihar, Axular kafetegiaren pala txapelketako finalak eta bazkaria egingo dituzte. Bestetik, etzi, Lore Txortaren herri krosa izango da.
Bihar, 11:00etan jokatuko dute pala txapelketako final txikia Xabier-Virgilio eta Goya-Juan Carlos bikoteek. Hirugarren nor gelditu den jakin bezain pronto, final handia hasiko da: Alberto-Imanol eta Vicente-Oiarbide bikoteek jokatuko dute txapela erabakiko duen lehia.
Ohorezko postuak zeintzuk izango diren jakinda, bazkarian bilduko dira pala txapelketan parte hartu dutenak, eta herritarrak. Otordua 14:30ean hasiko da, Axular plazan. Haurrentzako puzgarriak izango dira.
Herri krosa, etzi
Etzi, berriz, korrikalarien txanda izango da. Lore Txorta elkarteak XXII. San Fermin Kros Herrikoia antolatu du iganderako. Hainbat kategoriatan aterako dira korrikalariak.
Benjamin Mailakoen irteera 10:00etan izango da (500 metroko bidea egin behar dute); Haur Mailakoena 10:15ean (1.000 metro); kadeteena 10:30ean (2.000 metro) eta helduena 10:45ean (8.000 metro). Helduek Antxo eta Molinao artean prestatu duten zirkuituari hiru itzuli emango dizkiete.
Probak bukatuta, sarien banaketaren txanda izango da. Lasterkari onenei garaikurrak 12:00etatik aurrera emango dizkiete, Gure Zumardian.
Antxoko San Fermin Jaiak datorren asteazkenean hasiko dira, hilaren 4an. 19:00etan jaien aurkezpen ekitaldia egingo dute, eta 20:00etan, txupinazoarekin batera, hilaren 8ra arte iraungo duten festak hasiko dira.
Horri lotuta, Kultur Etxean Saltseroak konpartsaren erakusketa jarri dute. Aurten 25 urte bete ditu lagunarteak herriko festetan giroa jartzen: San Fermin Egunarekin ateratzen da konpartsa herriko kaleetatik zehar. Gaur eta bihar goizez eta arratsaldez dago zabalik, eta etzi, goizez, 14:00ak arte.