Zurrumurruen Aurkako Sarea aurkeztuko dute gaur Kabia gunean
Etorkinekiko sortzen diren bazterketa jarreren harira, SOS Arrazakeriak Zurrumurruen Aurkako Sarea ekimena aurkeztuko du, gaur, 19:00etan, Kabian. Zehazki, pertsona etorkinen inguruan sortzen diren “zurrumurru eta estereotipoez” hitz egingo...
Etorkinekiko sortzen diren bazterketa jarreren harira, SOS Arrazakeriak Zurrumurruen Aurkako Sarea ekimena aurkeztuko du, gaur, 19:00etan, Kabian. Zehazki, pertsona etorkinen inguruan sortzen diren “zurrumurru eta estereotipoez” hitz egingo dute mahai-inguru batean.
SOS Arrazakeria dago ekimen horren atzean, eta hain zuzen, Gerardo Carrere elkarteko kideak parte hartuko du solasaldi horretan. Harekin batera, Xabier Aierdi soziologoa eta EHUko irakaslea, eta Ainara Ormaetxea Ordiziako inmigrazio teknikaria izango dira mahai-inguruan. Aizpea Otaegi ibiliko da aurkezle lanetan.
Etorkinen inguruan aurreiritzi asko sortzen direla iritzi diote antolatzaileek, eta honakoak iraultzen saiatuko dira: “Lana kentzen dute; ez dute integratu nahi; osasun sistema neurririk gabe erabiltzen dute; matxistak dira eta genero indarkeriak gora egin du; babes ofizialeko etxebizitzak ematen dizkiete; gizarte laguntzetatik bizi dira eta neurririk gabe erabiltzen dituzte”.
Antolatzaileen esanetan, horiek, “estereotipo negatiboak” eragiten dituzte, eta gero jende etorkinarekiko bazterketa jarrera justifikatzeko erabiltzen dira.
Ekimena ahalik eta zabalena izateko herritar guztiak gonbidatu dituzte Kabiara joatera. Mahai-ingurua atseginago egiteko Marokoko tea eta pastak izango dira.
Informazio gehiago gerar[a bildua]mugak.org postan edo 667 61 77 07 telefono zenbakian.