Txingudiko padurak eta “Corniche Basque” batuko dituen proiektua aurkeztu dute gaur goizean Plaiaundiko parke ekologikoan. Txinbadia erabilera publikoko eta kontserbazioko ingurune naturalen herrialde mugakideen arteko sarea da, eta Txingudiko padurak eta “Corniche Basque” batzen dituen proiektua garatu dute. Jarraian, Plaiaundiko parkera bisita gidatua egin dute.
Herrialde mugakideen arteko ingurune naturalak babesteko, herrialdeen arteko lankidetza azpimarratu dute. Txingudiko padurak eta “Corniche Basque” batzen dituen proiektua garatzeko 2,7 milioi euro jarri dituzte eta hiru urtetan bukatu nahi dute.
Txinbadia
Txingudiko eta Lapurdiko kostaldeko eremu naturalak batzeko eta babesteko akordioa 2011ko uztailean sinatu zuten dute Eusko Jaurlaritzak eta CPIE Euskal Kostaldeak. Akordio horren arabera, 4,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute bi erakundeek mugaren bi aldeetan. Hala, Irunen, Txingudi-Nekoetxean egingo dituzte inbertsioak, eta Hendaian, berriz, Larretxean, Nekatoenean eta Asporotstxipin.
Plaiaundiko parke ekologikoan egin dute aurkezpen ofiziala.
Erabilera publikoko eta kontserbazioko ingurune naturalak babestuko dituzte.