Gizarte alokairuko 25 etxebizitzak gaur zozkatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatuta, Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak gaur, 12:00etan, zozkatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 320 izan dira eskaera guztien artetik onartutakoak, eta etxebizitzak lau mu...
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatuta, Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak gaur, 12:00etan, zozkatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 320 izan dira eskaera guztien artetik onartutakoak, eta etxebizitzak lau multzotan banatu dituzte: minusbaliatu batentzat etxebizitza bat dago, eta eskaera bakarra; 11 etxebizitza konbentzional zozkatuko dituzte egoera berezia bizi duten familien artean, eta horietarako 80 eskaera daude; beste lau etxebizitza bizikidetza unitatekoak izango dira, eta horiengatik 53 eskaera daude; eta ohiko bederatzi etxebizitzetarako dira gainontzeko eskaera guztiak, 186 denera.
Muliateko seigarren blokea
Alokairuko etxebizitzak azalera eskubidea duten 170 etxebizitzekin batera eraiki dituzte, eta Muliateko seigarren blokea osatuko dute. Etxebizitzek garajea eta trastegia dute, eta hilero ordaindu beharko den errenta jakiteko ezinbestekoa izango da etxebizitza mota eta esleidunaren sarrerak kontuan izatea