Euskaldun berriei ateak zabaltzen
Mintzalaguna egitasmoak bukatu berri du ikasturtea, eta balorazio “oso positiboa” egin du Josu Arruabarrena koordinatzaileak. Emandako datuen arabera, 61 mintzalagun eta hamalau mintzalaguntzaile pasatu dira ikasturte honetan egitasmotik, “guztira, hemezortzi talde osatu ditugu, eta gehienak AEK eta Udal Euskaltegitik etorritako euskara ikasleak izan dira”. Datu bat ere nabarmendu du koordinatzaileak: “Aritu direnen artean 50 emakume izan dira. Gehienak, beraz”. Mintzalagunek ezinbestekoak dituzte mintzalaguntzaileak, euskaraz aritzen lagunduko dieten euskaldun zaharrak. Horiek aurkitzeko “momentuz, behintzat” arazorik ez dutela izan azaldu du Arruabarrenak. Hala ere, “denetik” dagoela argi badu ere, orokorrean, euskaldun berriekin inplikazio nahikorik ez dagoela uste du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko kideak: “Egitasmoan parte hartu duen euskaldun berriari esan izan dio lagunak ‘zurekin ez dut euskaraz egingo ez dakizulako, ikasten duzunean egingo dugu”. Guraso taldeak, lehenengoz Mintzalagunean, 0 urratsetik hasi eta EGA maila arteko taldeak daude. “Taldekatzerakoan, euskara maila hartzen dugu kontuan, eta zailagoa izaten den arren, partaide bakoitzak dituen zaletasunak ere aintzat hartzen saiatzen gara”, azaldu du Arruabarrenak. Aurten, lehen aldiz, guraso taldeak sortu dituzte egitasmoaren barruan: “Guztira, hiru talde sortu dira, denak behe urratsetakoak, eta oso positiboa izan da, mingaina askatzeko, euskaraz bizitzen hasteko lotsa galdu dutelako”. Egitasmoaren dinamikari dagokionez, berriz, mintzalagun taldeak astean behin biltzen direla zehaztu du [...]
Mintzalaguna egitasmoak bukatu berri du ikasturtea, eta balorazio “oso positiboa” egin du Josu Arruabarrena koordinatzaileak. Emandako datuen arabera, 61 mintzalagun eta hamalau mintzalaguntzaile pasatu dira ikasturte honetan egitasmotik, “guztira, hemezortzi talde osatu ditugu, eta gehienak AEK eta Udal Euskaltegitik etorritako euskara ikasleak izan dira”. Datu bat ere nabarmendu du koordinatzaileak: “Aritu direnen artean 50 emakume izan dira. Gehienak, beraz”.
Mintzalagunek ezinbestekoak dituzte mintzalaguntzaileak, euskaraz aritzen lagunduko dieten euskaldun zaharrak. Horiek aurkitzeko “momentuz, behintzat” arazorik ez dutela izan azaldu du Arruabarrenak. Hala ere, “denetik” dagoela argi badu ere, orokorrean, euskaldun berriekin inplikazio nahikorik ez dagoela uste du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko kideak: “Egitasmoan parte hartu duen euskaldun berriari esan izan dio lagunak ‘zurekin ez dut euskaraz egingo ez dakizulako, ikasten duzunean egingo dugu”.
Guraso taldeak, lehenengoz
Mintzalagunean, 0 urratsetik hasi eta EGA maila arteko taldeak daude. “Taldekatzerakoan, euskara maila hartzen dugu kontuan, eta zailagoa izaten den arren, partaide bakoitzak dituen zaletasunak ere aintzat hartzen saiatzen gara”, azaldu du Arruabarrenak. Aurten, lehen aldiz, guraso taldeak sortu dituzte egitasmoaren barruan: “Guztira, hiru talde sortu dira, denak behe urratsetakoak, eta oso positiboa izan da, mingaina askatzeko, euskaraz bizitzen hasteko lotsa galdu dutelako”.
Egitasmoaren dinamikari dagokionez, berriz, mintzalagun taldeak astean behin biltzen direla zehaztu du koordinatzaileak: “Ordubeteko saioak izaten dira eta taldeak normalean tabernan trago baten bueltan elkartzen dira. Beste batzuk pasiatzera, mendira edo talasoterapiara ere joan izan dira. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da, ahalik eta modu naturalenean”.
Hamabi urteko ibilbidea
2000 urtean abiatu zen Mintzalaguna egitasmoa Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen eskutik, eta hamabi urte beranduago hasierako helburua izaten jarraitzen du: Errenteria-Oreretan euskaraz hitz egiteko aukera ez dutenei, beraien harremanak euskaraz modu ahalik eta naturalenean sortzeko bitartekoak eskaintzea. Datorren ikasturterako asmo berriak ditu Mintzalagunak, baina martxan jarri arte ez ditu aurreratu nahi izan Arruabarrenak. Mintzalagunerako matrikula, berriz, urte osoan zabalik dagoela gogorarazi du. Horretarako, bulegoa[a bildua]lauhaizetara.net helbidean izena eman dezakete interesdunek.