Errekaren arazoari irtenbidea emateko eskatu du Fanderiak
Fanderiako auzo elkarteak auzo horretako erreka inguruak pairatzen duen “utzikeria salatu du. Duela zazpi hilabete izandako uholdeen ondoren, gune horrek udalaren aldetik “utzikeria nabarmena” nozitu duela salatu du: “Erreka zab...
Fanderiako auzo elkarteak auzo horretako erreka inguruak pairatzen duen “utzikeria salatu du. Duela zazpi hilabete izandako uholdeen ondoren, gune horrek udalaren aldetik “utzikeria nabarmena” nozitu duela salatu du: “Erreka zabortegia bihurtu da eta bertan era guztietako zikinkeria, euri putzu likitsak eta karraskari txikiak biltzen dira, euli mordo baten zaintzapean”.
Udaren etorrerarekin gainera, egoera okertuko dela uste du, “horren adibide, dagoeneko hedatzen hasia den kiratsa da”.
Horrenbestez, egoerari irtenbidea ahalik eta azkarren emateko eskatu dio udalari, eta zehazki, Ingurumen eta Hirigintza arduradunei: “Arduradun politiko edo teknikoei auzo elkartearen zuzendaritza batzordearekin biltzeko eskaera luzatu diegu”.