Eleak-en mozioa aurrera atera da
Eleak-ek eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa aurrera atera zen Bildu, EAJ eta Ezker Anitzaren botoekin. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten. Moziorik eztabaidatuena izan zen, eta batez ere PSE-EEk eta PPk kritikatua. Santi Angulo aurkeztu zuen Eleak-en izenean. Gogorarazi zuen milaka euskal herritarren eskubideak “murriztuak” izan direla. Hala, egoera politikoa aldatu arren, eta bake iraunkorrerako aukera dagoen arren, Alderdien Legea oraindik indarrean dagoela aipatu zuen, eta “halako egoerak errepika daitezkeela”. Edonola ere, pertsona zein proiektu guztiek eskubide guztiak izan behar dituztela aldarrikatu zuen. Juan Carlos Arbelaitz Sonia Jacintoren bikotekideak ere hartu zuen hitza, eta bai Jacinto eta baita Idoia Arbelaitz ere “politika egiteagatik” espetxeratu dituztela. Arbelaitz egun baldintzapeko askatasunean dago. Jacintok espetxean jarraitzen du. Hala, bere kasua ere aipatu zuen, eta 4 urteko haur bat daukatela, ama hilabetean behin ikus dezakeela, eta horretarako milaka kilometro egin behar dituztela azaldu zuen. Alderdien errondan, Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak sufrimendua “ulertzen” zuela esan zuen, baina udalbatzarra gai horiek eztabaidatzeko tokia ez zela. Era berean, galdetu zuen euskaraz: “Zamarreño non dago? Caso non dago?”. Legeak “direnak dira”, gaineratu zuen. Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak oraindik “urratsak emateko” dituztela esan zuen, eta “demokraziaren arauak” errespetatu behar dituztela. Eztabaida sortu zuen beste gaia [...]
Eleak-ek eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa aurrera atera zen Bildu, EAJ eta Ezker Anitzaren botoekin. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zuten.
Moziorik eztabaidatuena izan zen, eta batez ere PSE-EEk eta PPk kritikatua. Santi Angulo aurkeztu zuen Eleak-en izenean. Gogorarazi zuen milaka euskal herritarren eskubideak “murriztuak” izan direla. Hala, egoera politikoa aldatu arren, eta bake iraunkorrerako aukera dagoen arren, Alderdien Legea oraindik indarrean dagoela aipatu zuen, eta “halako egoerak errepika daitezkeela”. Edonola ere, pertsona zein proiektu guztiek eskubide guztiak izan behar dituztela aldarrikatu zuen.
Juan Carlos Arbelaitz Sonia Jacintoren bikotekideak ere hartu zuen hitza, eta bai Jacinto eta baita Idoia Arbelaitz ere “politika egiteagatik” espetxeratu dituztela. Arbelaitz egun baldintzapeko askatasunean dago. Jacintok espetxean jarraitzen du. Hala, bere kasua ere aipatu zuen, eta 4 urteko haur bat daukatela, ama hilabetean behin ikus dezakeela, eta horretarako milaka kilometro egin behar dituztela azaldu zuen.
Alderdien errondan, Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak sufrimendua “ulertzen” zuela esan zuen, baina udalbatzarra gai horiek eztabaidatzeko tokia ez zela. Era berean, galdetu zuen euskaraz: “Zamarreño non dago? Caso non dago?”. Legeak “direnak dira”, gaineratu zuen.
Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak oraindik “urratsak emateko” dituztela esan zuen, eta “demokraziaren arauak” errespetatu behar dituztela.
Eztabaida sortu zuen beste gaia panelena izan zen, eta PSE-EEk herrian panelak jartzeko proposamenak argi berdea ikusi zuen. Eztabaida gaiaren aurkezpenarekin sortu zen, eta Bilduk eta Ezker Anitzak ez zuten babestu, batik bat herrian dagoen zikinkeria “sektore politiko zehatz batekin” lotzeagatik. PSE-EEk EAJ eta PPren babesa izan zuen, eta gainontzekoak abstenitu egin ziren.
Bestalde, Ezker Anitzak biharko LGTB Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasunaren Egunaren harira aurkeztutako mozioa aurrera atera zen aho batez.
Horrez gain, madalenetan omenaldia egiteko proposamena Bozeramaileen Batzarrean onartzea adostu zuten zinegotziek, eta era berean, datorren urteko Madalen Eguna jaieguna izatea herrian.
Azkenik, PSE-EEk zein Bilduk euren ordezkariak aurkeztu zituzten San Marko eta Añarbe mankomunitatean Juan Carlos Merinoren hutsunea betetzeko. Azkenean, PSE-EErena atera zen aurrera EAJ eta PPren botoekin.