Arraztalo, Euskara Elkarteran
Hitzarmena sinatu du udalarekin eta Ttur-tturrekin; herriko taldea izanik, euskaraz aritzea iruditzen zaie logikoena Oiartzun Arraztalo elkarteak, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Euskara Elkartera egitasmoaren harira. Ttur-tturrek eta Arraztalok hilabete batzuk elkarrekin lanean daramatzaten arren, atzo sinatu zuten hitzarmen hori Fermiñene etxean. Bertan izan ziren Axun Erzibengoa Ttur-tturreko kidea, Irati Etxebeste Euskara zinegotzia eta Kontxi Larrañaga Arraztaloko kidea. Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Hasieran, elkartea sortzean, duda izan zuten herria baino maila zabalagoan lan egin edo ez, baina azkenean herrian txertatzea erabaki zuten. Kontxi Larrañagak zehaztu zuenez, hala, Oiartzungo taldea izanik, euskaraz lan egitea ezinbestekoa zen, eta horregatik egin dute bat Euskara Elkartera egitasmoarekin ere. Axun Erzibengoa egitasmoaren arduraduna eta Irati Etxebeste zinegotzia pozik zeuden beste elkarte batek egin duelako Euskara Elkarterarekin bat. Dagoeneko 30 elkarte daude egitasmoan. 2006tik Euskara Elkartera egitasmoa 2006an sortu zuten, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko helburuarekin. Ia 30 elkartek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin eta Oiartzungo Udalarekin batera hitzarmena sinatu zuten, Hitzarmen Orokorra lehenik, eta ondoren, 2008an, elkarte bakoitzak hitzarmen zehatza sinatu zuen. Euskararen erabilera indartzeko konpromisoak hartu zituzten hitzarmen zehatz horietan. Ordutik, hitzarmen zehatzetan hartutako konpromisoak betetzeko pausoak eman dituzte elkarteek. Eta elkarte gehiago ere batu [...]
Hitzarmena sinatu du udalarekin eta Ttur-tturrekin; herriko taldea izanik, euskaraz aritzea iruditzen zaie logikoena
Oiartzun Arraztalo elkarteak, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Euskara Elkartera egitasmoaren harira. Ttur-tturrek eta Arraztalok hilabete batzuk elkarrekin lanean daramatzaten arren, atzo sinatu zuten hitzarmen hori Fermiñene etxean. Bertan izan ziren Axun Erzibengoa Ttur-tturreko kidea, Irati Etxebeste Euskara zinegotzia eta Kontxi Larrañaga Arraztaloko kidea.
Gaixo psikikoen lan-munduratzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen den herriko taldea da Arraztalo. Hasieran, elkartea sortzean, duda izan zuten herria baino maila zabalagoan lan egin edo ez, baina azkenean herrian txertatzea erabaki zuten. Kontxi Larrañagak zehaztu zuenez, hala, Oiartzungo taldea izanik, euskaraz lan egitea ezinbestekoa zen, eta horregatik egin dute bat Euskara Elkartera egitasmoarekin ere.
Axun Erzibengoa egitasmoaren arduraduna eta Irati Etxebeste zinegotzia pozik zeuden beste elkarte batek egin duelako Euskara Elkarterarekin bat. Dagoeneko 30 elkarte daude egitasmoan.
2006tik
Euskara Elkartera egitasmoa 2006an sortu zuten, elkarteetan euskararen erabilera indartzeko helburuarekin. Ia 30 elkartek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin eta Oiartzungo Udalarekin batera hitzarmena sinatu zuten, Hitzarmen Orokorra lehenik, eta ondoren, 2008an, elkarte bakoitzak hitzarmen zehatza sinatu zuen. Euskararen erabilera indartzeko konpromisoak hartu zituzten hitzarmen zehatz horietan.
Ordutik, hitzarmen zehatzetan hartutako konpromisoak betetzeko pausoak eman dituzte elkarteek. Eta elkarte gehiago ere batu dira. Iaz, Txost Pilota Elkartea, Ibargain elkartea eta Herri Musikaren Txokoa sartu ziren egitasmoan.
Datozen urteetan ere elkarte gehiago batzea espero dute Oiartzungo Udaleko eta Ttur-tturreko ordezkariek.