Vivaldi Otis Futbol 7ko hirugarren faseko onena
Denboraldi honetakoa egin du Futbol 7 txapelketak, eta hirugarren fasea, Vivaldi Otisek irabazi du, Desira Caferen aurretik. Hain zuzen, bi talde horiek izan dira denboraldi osoan zehar maila altuena erakutsi dutenak, hiru faseetatik bitan txapeldun ed...
Denboraldi honetakoa egin du Futbol 7 txapelketak, eta hirugarren fasea, Vivaldi Otisek irabazi du, Desira Caferen aurretik.
Hain zuzen, bi talde horiek izan dira denboraldi osoan zehar maila altuena erakutsi dutenak, hiru faseetatik bitan txapeldun edo txapeldunorde izan baitira.
Guztira, 50 taldek eta mila jokalari inguruk parte hartu dute urritik ekainera arte iraun duen txapelketan. Epe horretan 675 partida jokatu dituzte Fanderia zein Beraungo futbol zelaietan, igande goizetan.

