Trikitixa jaialdia
Ekainaren 2an, trikitixa jaialdia izan zen udaletxeko areto nagusian, Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta. Auntxa Trikitixa Eskolako kideek eta Irungo Kontserbatoriokoek parte hartu zuten Elkartruke Jaialdian. Iñaki Aranaga irakasleak azaldu zuenez, g...
Ekainaren 2an, trikitixa jaialdia izan zen udaletxeko areto nagusian, Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta. Auntxa Trikitixa Eskolako kideek eta Irungo Kontserbatoriokoek parte hartu zuten Elkartruke Jaialdian. Iñaki Aranaga irakasleak azaldu zuenez, gaur egun ezagunak diren kantak jo zituzten, «baina baita betiko fandango eta arin-arinak ere». Musikariak zein ikusleak gustura geratu ziren saioak eman zuenarekin.


