San Pedrok eta San Juanek irabazi dute Allotzeko estropadan
Allotzeko urtegian jokatutako bandera Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu da bertan atzo arratsaldean. Mutilen estropadan San Pedro estropadaren lehen luzetik hartu zuen aur...
Allotzeko urtegian jokatutako bandera Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu da bertan atzo arratsaldean.
Mutilen estropadan San Pedro estropadaren lehen luzetik hartu zuen aurrea. Hasieran Orio eta Donibane izan zuten atzetik Libiakoak, baina hirugarren luzean Hondarribiak hartu zuen bigarren postua. Orio izan zen hirugarren eta laugarren San Juan.
Nesketan, aldiz, lehen unetik gailendu ziren arrosek. Oriori 16 segundoko aldea atera zioten sanjuandarrek.

